Martin Luther
Wikipedia(e)tik
Martin Luther (Eisleben, Alemania, 1483ko azaroaren 10 - Eisleben, 1546ko otsailaren 18) apaiz, irakasle eta teologo alemaniarra izan zen. Bere irakaspenak zirela eta, Erreforma Protestantearen mugimendua sortu zen; batik bat protestantismoaren bertsio luteranista bultzatu zuen Luterrek. Eliza Katoliko Erromatarrarekin hainbat alderdi teologiko adostu ezinean, Aita Santuarekiko mendekotasuna apurtzearen alde agertu zen Luther, kristautasunean adar berri bat sortuz. Gaur egun, 70 milioi kristau luterano daude munduan, eta beste 400 miloi inguru beste adar protestanteetan.
Inprimagailuaren asmakizun berria zela medio, Martin Lutherren pentsaera erraz zabaldu zen, beste teologoengan eraginez. Lutherren erreformak mota askotakoak ziren. Tokian tokiko hizkuntza arruntak, eta ez latina, erabili nahi zituen liturgian. Hortaz, Biblia alemanierara itzuli zuen. Apaizen ezkontzen alde egin zuen, eta Luther bera ezkondu egin zen 1525eko ekainaren 13an.
Martin Lutherren bizitzak eta idazlanek Europa Mendebaldeko Erdi Aroaren bukaeran eta Aro Modernoaren sorreran pauso handi bat, agian azkena, ekarri zuten.
[aldatu] Kanpo loturak