Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Lurraren atmosfera - Wikipedia, entziklopedia askea.

Lurraren atmosfera

Wikipedia(e)tik

Lurreko atmosfera espaziotik ikusia
Lurreko atmosfera espaziotik ikusia

Lurraren atmosfera edo Eguratsa Lurra inguratzen duen gas geruza da. Osagai nagusiak hauek dira: nitrogenoa da (%78), oxigenoa (%21,12), argona (%0,93), karbono dioxidoa /%0,04), ur lurruna (%2 inguru) eta gainerakoa beste gas batzuen aztarnak.

Atmosferak lur kanpoko erradiazioetatik babesten du, izpi ultramoreak xurgatuz. Ez du muga zehatzik, gainazaletik aldendu ahala bere dentsitatea jarraian jaisten baita. Askotan, atmosfera eta espazioaren arteko muga bezala Karman muga aipatzen da, 100 km-ko garaieran.

Eduki-taula

[aldatu] Geruzak

Eguratsaren geruzak
Eguratsaren geruzak

Eguratsa hainbat geruzatan zatitzen da:

  • Troposfera: Atmosferako geruza baxuena, lurrazalean hasten da eta 7 km-ko altuerara heltzen da poloetan eta 17 km-ra ekuatorean. Geruza guztietatik lodiena, atmosfera osoko masaren %75a dauka eta ia ur lurrun guztia. Orokorrean, tenperatura jaitsi egiten da altuera igo ahala, bataz beste 14 ºC-tik -50 ºC-ra. Eremu oso zurrunbilotsua, bertan gertatzen dira fenomeno meteorologiko gehienak.
  • Estratosfera: Troposferaren gainetik 50 bat km-ko altueraraino hedatzen da. Bertan dago ozono-geruza, ozono kontzentrazio handi samarreko eremua, izpi-ultramore gehienak xurgatzen dituena. Behe-aldean tenperatura ia konstantea da, eta gorago handitu egiten da altuerarekin. Aurrekoa baino askoz egonkorragoa da.
  • Mesosfera: 50 eta 80-85 km artean, tenperatura jaitsi egiten da igo ahala.
  • Termosfera: 80-85 km-tik 640 km-raino hedatzen da, tenperatura igoz altuerarekin, energia altuko erradiazioaren xurgaketagatik oxigeno atomoen aldetik.
  • Ionosfera: Termosferaren barruan kokatua, erradiazioarengatik (batez ere eguzkitikakoa) ionizatzen den atmosferaren zatia da. Magnetosferaren barruko muga da.
  • Exosfera: Kanpoen dagoen geruza, 10.000 km-raino heda daiteke. Atmosferako atomo eta molekulak espaziora alde egin dezakete. Gas arinenek, hidrogeno eta helioa gehien bat, eratzen dute geruza hau.

[aldatu] Konposizio kimikoa

Eguratseko gasen proportzioa
Eguratseko gasen proportzioa
Bataz besteko lurrun kopurua
Bataz besteko lurrun kopurua
Egurats lehorraren konposizioa
Gasa Bolumena
(ppmv: milioikoa bolumenean)
Nitrogenoa (N2) 780 840 ppmv (% 78,084)
Oxigenoa (O2) 209 460 ppmv (% 20,946)
Argona (Ar) 9 340 ppmv (% 0,9340)
Karbono dioxidoa (CO2) 382 ppmv (% 0,0382)
Neona (Ne) 18,18 ppmv
Helioa (He) 5,24 ppmv
Metanoa (CH4) 1,745 ppmv
Kriptona (Kr) 1,14 ppmv
Hidrogenoa (H2) 0,55 ppmv
Egurats lehorrari gehitzekoa:
Ur lurruna (H2O) %1 - %4 (oso aldakorra)

[aldatu] Eguratsaren osagai urriak

Gasa Bolumena
Nitrogeno monoxidoa 0,5 ppmv
Xenona 0,09 ppmv
Ozonoa 0,0-0,07 ppmv
Nitrogeno dioxidoa 0,02 ppmv
Iodoa 0,01 ppmv
Karbono monoxidoa aztarnak
Amoniakoa aztarnak

[aldatu] Bilakaera

Eguratsa ez da egoera berean izan beti, Lurraren eboluzioarekin bat aldatuz joan da urteetan zehar. Honako garaitan bana daiteke:

[aldatu] Sorrera

  • Jatorrizko nebulosaren gas geruzen galera (H eta He).
  • Lurraren masaren handitzea: Grabitatea.
  • Lurraren hoztea.
  • Lurrazalaren gasgabetzea.
  • Gas geruzen eratzea: hasierako eguratsa. Egurats honek oraingo sumendien gas isurien konposizioen antzekoa zen, gehien bat N2, CO2, HCl eta SO2.
  • Kanpotik etorritako gas batzuk eta H2O (Kometak).

[aldatu] Garai prebiotikoa

Bizitza agertu baino lehenago, eguratsak zenbait aldaketa izan zuen:

  • Ur lurraren kondentsazioa: ozeanoen eraketa eta gasen urtzea bertan (CO2, HCl eta SO2).
  • Eguratseko gas nagusia: Nitrogenoa (N2).
  • Ez zegoen oxigenorik (O2).

[aldatu] Garai mikrobiologikoa

Lehen bakterio anaerobikoak (H eta H2S darabiltena) eta fotosintetikoak agertu ziren:

  • O2 ekoizpena hasi zen ozeanoan.
  • Ekoitzitako oxigenoak ozeanoko gaiak oxidatu zituen. Horren erakusgai dira burdinazko eraketak bandatan:
    Fe+3 + O2 → Fe2O3
  • Gaiak oxidatu ondoren, eguratsean isuri zen O2 ekoizpena hasi zen.
  • Isuritako O2 lurrazaleko gaiak oxidatu zituen. Horren erakusgai dira geruza gorriak.

[aldatu] Garai biologikoa

Garai honetan agertu ziren organismo eukariotoak, fotosintesi eraginkorragoa zutena:

  • Eguratseko O2 handitzea gaurko maila arte (21%).
  • Ozono geruza eratu zen (erradiazio ultramorearen aurkako babesa), uretatik kanpoko lurren kolonizazioa ahalbidetu zuena.

[aldatu] Ikus, gainera

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lurraren atmosfera


Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com