Fotosintesi
Wikipedia(e)tik
Fotosintesia (antzinako grezieratik φῶς, fos, argia + σύνθεσις, sinthesis, eraketa) gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da. Prozesu honen bidez landareek, algek, eta zenbait bakteriak eguzki argia erabiltzen dute bere inguruko materia inorganikoa bere hazkuntzarako behar duten materia organikoan bihurtzeko.
Prozesu hau burutzeko gai diren organismoei fotoautotrofo deitzen zaie.
[aldatu] Prozesua
Fotosintesiak argi energia eta karbono dioxidoa erabiltzen ditu triosa fosfatoa (glizeraldeido 3-fosfatoa, G3F) sortzeko. Landareak elikagai moduan erabil dezake edo beste gaiekin elkartu azukre monosakaridoak sortzeko (adibidez, glukosa). Horrela, beste zeluletara garraia daiteke, edo polisakarido eran biltegiratu daiteke (adibidez, almidoi eran)
Fotosintesiaren ekuazio orokorra hau da:
- 3 CO2(gasa) + 6 H2O(likidoa) + fotoiak → C3H6O3(urtsua) + 3 O2(gasa) + 3 H2O(likidoa)
hau da
- karbono dioxidoa + ura + argi energia → triosa fosfatoa + oxigenoa + ura
Batzuetan, ekuazioa sinplifikatua agertzen da atariko kimikan:
- 3 CO2(gasa) + 3 H2O(likidoa) + fotoiak → C3H6O3(urtsua) + 3 O2(gasa)
[aldatu] Kloroplastoak
Landareetan, fotosintesia kloroplasto izeneko organuluetan ematen da. Kloroplastoek bakterio fotosintetikoekin antz handia dute, azken hauek genoma moduan kromosoma biribila baitute, antzeko erribosoma prokariotiko eta proteinez gain erreakzio fotosintetikoaren erdian.