Kinoa
Wikipedia(e)tik
|
||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Kinoa hazi jangarriak ekoizteko landatzen den sabi (Chenopodium) espezie bat da. Bere izenaren jatorria ketxuan dago, handik espainierak hartu zuen eta gero gainerako hizkuntzetara igaro zen.
[aldatu] Ezaugarri nagusiak
Ez da benetako zereala, ez baita belarra (Poaceae familiakoa), baina bere haziek zerealen antzeko kontsumoa daukatenez, sasizerealen multzoan dagoela kontsideratzen da. Bere orriak barazki gisa jaten dira, amarantoaren kasuan bezala, baina kinoa-orriak ez dira hain usuak eta zailagoa da haiek eskuratzea.
Kinoa Hego Amerikako Andeetako eskualdean sortu zen, eta 6.000 urtez funtsezko elikagaia izan da bertan. Egun lehen ekoizlea Bolivia da, gero Peru eta Estatu Batuak. Itsas mailan hasi eta 4.000 metroko altituderainoko lekuetan hazten da, eta ez da batere zorrotza hezetasunarekin eta tenperaturarekin. Hala ere, hobeto garatzen da lurzoru ondo drenatuetan eta hazte-sasoi aski luzea dauka.
[aldatu] Elikadura-balioa
Kinoa bigarren elikagairik garrantzitsua izan zen Andeetako kolonaurreko zibilizazioetan, patataren atzetik eta artoaren aurretik. Egun labore hau oso estimatua da bere elikagai-balioagatik. Bere proteina-kantitatea oso altua da (%12 eta %18 artekoa). Gariak edo arrozak ez bezala, kinoak gizakiarentzat funtsezkoak diren aminoazidoen multzo orekatua dauka eta janari konpletoa da. Kinoaren proteinak gariarenak baino hobeto betetzen ditu gizakien premiak. Zuntza eta fosforoa eskuratzeko iturri ona da eta magnesio eta burdina asko dauka. Kinoak ez dauka glutenik eta liserierraza dela kontsideratzen da.
Zerealak eta sasizerealak | ||
---|---|---|
Amarantoa - Arroza - Arroz basatia - Artatxikia - Artoa - Artobeltza - Basartoa - Espelta - Fonioa - Garagarra - Garia - Kañiwa - Kinoa - Oloa - Tefa - Tritikalea - Zekalea |