Kartismo
Wikipedia(e)tik
Kartismoa (chartism ingelesez) erreforma politiko eta soziala helburu zuen Erresuma Batuko langile mugimendua izan zen.
Britainia Handian antolaturiko langile taldeak borroka politikora bideratu ziren, herritar guztientzako eskubide berdinak lortu ahal izateko. 1838 eta 1848 bitartean iritsi zen, eta beraren helburu nagusia langileen eskubide politikoak lortzea zen.
1838an, Londreseko Langile Elkarteak Herriaren Karta (People´s Charter) egin zuen; bertan, besteak beste, eskaerak hurrengoak ziren:
- Gizonezkoen sufragio unibertsala 21 urtetik gora.
- Ezkutuko botoa ezartzea.
- Hauteskundeetarako barruti berdinak sortzea.
- Parlamentuko kide izateko jabe izan beharreko baldintza ezereztatzea.
Parlamentuari eginiko lehenengo eskaria, Kartaren funtsezko eskariak jasotzen zituena, 1839an aurkeztu zen, milioi bat sinadura baino gehiagoren babesarekin. Britainia Handiko Parlamentuak hirutan ukatu zituen Kartako eskariak eta gobernuak zapaldu egin zituen grebak eta kartismoaren barruko sektorerik erradikalenen altxatzeko ahaleginak.
Mugimendu kartista bere helburuak lortu gabe ahuldu zen, baina mugimendu horren ondorioz, Britainia Handiko estatuak lan-erlazioak arautzeari ekin behar izan zion: Elkarteen Lege hobea promulgatu eta emakumeen eta umeen lanaldia 10 ordura mugatzeko legedia aplikatu zen.
Bien bitartean, 1848an, langile frantsesek gizonezkoen sufragio unibertsala konkistatu zuten.