Joan Amendux
Wikipedia(e)tik
Joan Amendux XVI. mendeko poeta nafarra zen.
[aldatu] Biografia
Iruñean 1544-1545 inguru jaio zen, aita medikua 1547an eta ama 1548an hil zitzizkion. Jaiotez Nafarrerian bizi bazen, Pereton Garro aitonak Nafarroako Erriberara eraman zuen. Gaztaroan Zaragozan eta Sevillan lan egiten egon zen eta Flandesera ere joan zen sorterik gabe.
Finkatzeko, Etxebeltzeko Lope senideak Iruñeko Txapitel kalean denda bat eman zion, baina zorrek 1567ko irailan kartzelara eraman zuten. Hantxe idatzi zuen gaur dugun poema bakarra.
Kartzelatik irten eta gero, Gorteetako aguazil bihurtu zen. Geroztik ez dakigu ezer.
[aldatu] Lana
Bi bertso baino ez dira mantendu bere lan guztitatik 1963an Nafarroako Artxibo Orokorrean aurkiturik. Izenbururik ere ez du, eta Hemen natza ortzirik... lehendabiziko hitzez ezaguna da. Hona hemen poema:
- Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eiritzirik,
- Herioak ustegabe doloroski egotzirik.
- Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
- Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
- Onak eta onrak bertan munduakc edekirik,
- Plazerak azke[ ... ] atsekabe bihurturik.
- Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
- Ikusten tut isuririk, harresi guzia deseginik,
- Argi gabe, ilunbetan, ustel eta kirasturik.
- Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik:
- Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
- Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
- Zarraizkidate guzi[...] bertan hitzok ongi notaturik.
- Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
- Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Mari Satrustegi, Hallazgo de una elegía vasca del año 1564. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 1963.
- Jose Mari Satrustegi, XVI mendeko medikuntzaz zenbait berri. Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura: Aingeru Irigaray-ri omenaldia. Eusko Ikaskuntza, 1985.
- Jimeno Jurio, Juan de Amendux poeta euskaldun de Pamplona (c.1540-1580). 'Fontes linguae vasconum: Studia et documenta.