Joan Alcover
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Joan Alcover i Maspons | |
Jaiotza data | 1854ko maiatzaren 3a | |
Palma (Mallorca) | ||
Heriotza data | 1926ko otsailaren 25a | |
Palma (Mallorca) |
Joan Alcover i Maspons (Palma, Mallorca, 1854ko maiatzaren 3a - 1926ko otsailaren 25a) poeta, idazle eta politikari mallorcarra zen.
Josep Lluís Pons i Gallarzaren ikasle eta Miquel Costa i Llobera, Antoni Maura eta Escola Mallorquina literatura-mugimenduko beste idazle batzuen ikaskidea izan zen.
1909an Mestre en Gai Saber saria jaso zuen eta 1919an Fastenrath Saria irabazi zuen.
Bere olerkietako batzuk beste hizkuntzetara itzuli dituzte. Gainera, Maria del Mar Bonet, Els Ocults, Ximbomba Atòmica eta Chenoa musikari eta taldeek bere olerkiei musika jarri diote. Horrez gain, La Balanguera olerkia, Amadeu Vives musikagilearen musikarekin Mallorcako ereserkia da.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Gaztelaniaz
- Poesías, 1887
- Nuevas Poesías, 1892
- Poemas y armonías, 1894
- Meteoros, 1901
[aldatu] Katalanez
- La Balanguera (Mallorcako ereserki ofiziala)
- La serra (olerkia), Costa i Lloberaren omenez
- La relíquia (olerkia), Rusiñolek eskatua
- Cap al tard, 1909
- Poemes bíblics, 1918