Jeronimo Gomez
Wikipedia(e)tik
Jeronimo Gomez Ortigosa (Urantzia, 1957ko abuztuaren 9a) UPNko politikaria da.
Politikagintzan herrian hasi zen, 1995etik zinegotzia baita. Hala ere, 2000ko abenduan, Jose Mari Blasco alkatea zendu zen, eta Jeronimo Gomezek ordezkatu zuen. Hortik aurrera alkatea izan da. Gainera, 2007ko hauteskundeetan Nafarroako Parlamentuko kide hautaturik suertatu zen.