Itxaro Borda
Wikipedia(e)tik
Itxaro Borda (Baiona, 1959ko martxoaren 29a) euskal idazle, nekazari, historialari eta postaria da.
Haurtzaroa Nafarroa Beherean igaro zuen. Nekazaritzan eta Historian lizentziatu bazen ere, ogibidez postaria da. Seaskako presidentea ere izan da.
Baina geure artean bereziki da ezaguna literaturaren inguruan egindako lanagatik. 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen ("Bizitza nola badoan").
2002an Euskadi Saria jaso zuen, "%100 basque" nobelarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Narrazioak
[aldatu] Eleberriak
- "Basilika" 1984, Susa
- "Udaran betaurreko beltzekin" 1987, Txertoa
- "Bakean ützi arte" 1994, Susa
- "Amorezko pena baño" 1996, Susa
- "Bizi nizano munduan" 1996, Susa
- "%100 basque" 2001, Susa
- "Zeruetako erresuma" 2005, Susa
[aldatu] Olerkiak
- "Bizitza nola badoan" 1984, Maiatz
- "Krokodil bat daukat bihotzaren ordez" 1986, Susa
- "Just Love" 1988, Maiatz
- "Bestaldean" 1991, Susa
- "Orain" 1998, Susa
- "XX. mendeko poesia kaierak - Itxaro Borda" 2000, Susa
- "Hautsak errautsa bezain" 2002, Maiatz
[aldatu] Saioak
- "Emakumeak idazle" 1984, Txertoa
- "Hiruko" 2003, Alberdania