Ignacio Astarloa
Wikipedia(e)tik
Ignacio Astarloa Uharte-Mendikoa (Madril, 1955ko irailaren 10a - ) Bizkaiko PPko Diputatua da Espainiako Gorteetan.
Enpresa Zientzietan, Ekonomia Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziatua da. Madrileko Karlos III. Unibertsitateko estatuaren zuzenbide publikoaren sailean zuzenbide parlamentarioko irakasle. Abokatua. 2000 eta 2002 bitartean PPren Gobernuan parte hartu zuen Justizia idazkariordea bezala, eta 2002 eta 2004 bitartean Estatu Segurtasunaren Idazkari moduan. Astarloa Gorte Orokorretako letraduna izan da eta aurreko legegintzaldian Kongresuaren Justizia Komisioaren bozeramaile bezala jardun zen. Egun, Alderdi Popularreko Zuzendaritza Nazionaleko kidea eta alderdiaren Askatasun Publiko, Segurtasun eta Justizia batzordearen idazkari exekutiboa da.