See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Hirugarren Gerra Karlista - Wikipedia, entziklopedia askea.

Hirugarren Gerra Karlista

Wikipedia(e)tik

Karlos VII.a
Karlos VII.a

Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean. Euskal Herrian, partida karlistek Serrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten.

Eduki-taula

[aldatu] Gerraren arazoak

Isabel II.aren erregealdian foru sistema errespetatu zen estatu katolikoaren barnean. Iraultzaile demokratiko antiklerikalak gobernura iritsi zirenean, estatu laikoa ezarri zuten. Hego Euskal Herrian, bertako herritarren sentimendu erlijioso sakonaren kontrako ekintzatzat hartu zen hori.

Katolizismoaren defentsak, eta ez foruenak —azken horiek errespetatu baitzituzten iraultzaileek—, ekarri zuen alderdi karlista sendotzea eta Hirugarren Gerra Karlistaren hasiera —bigarrenak Hego Euskal Herrian ez zuen eraginik izan—. Karlismoak euskal gizarteko sektore ugariren babesa izan zuen:

  • Talde pribilegiatu foruzaleena: seiurteko demokratikoa garatuz joan zen heinean, gehiago hurbildu ziren karlismora eta tradizionalismora, foruak mantentzeak euskal lurraldeetan ematen zien autoritatea arriskuan ikusten baitzuten.
  • Behe eta erdi mailako nekazariek, hirietako langile batzuek eta aberats eta lurjabe handiek ere karlismoaren alde egin zuten: Karlistek prentsan eta elizak pulpitu eta aitorlekuetan egindako propaganda politiko trebeari esker, liberalismoa katolizismoaren eta foruen aurka zegoela pentsatu zuten eta Karlos II.aren monarkiaren berrezarpenak gizarte tradizionalaren oinarriak eta eta ordena mantentzeko aukera eskainiko zuela pentsatzen zuten: Euskal Herrian nagusi zen katolizismoa mantentzea eta XIX. mendean zehar hainbeste aldaketa jasan zituzten foruen pribilegioak mantentzea.
  • Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea printzipioetan oinarrituta, karlistak parlamentuan erasotzetik (iraultzaren lehen urteetan), eraso militarrak burutzera igaro ziren, Karlos Maria Isidro infantearen biloba, Karlos VII.a, errege izango zuen erregimen monarkikoa berrezartzeko asmoz.

[aldatu] Gerraren garapena

[aldatu] Gerraren hasiera

Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean. Euskal Herrian, partida karlistek Serrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten:

  • Arrigorriaga, Mañaria eta Oñatiko gudetan karlistek galdu egin zuten.
  • Orokietako batailaren ondoren, maiatzaren 24an sueten labur bat sinatu zen Zornotzan, eta bertan Serrano jeneralak amnistia emateko konpromisoa hartu zuen Euskal Herriko karlistek armak uzten bazituzten.
  • Handik gutxira, karlistek —Santa Kruz apaiza izan zen pertsonaiarik nabarmenetarikoa— gerrari ekin zioten.

[aldatu] Karlisten nagusitasuna

1873ko urtarrilean Karlistek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,Nafarroa eta Katalunian erasoa jo zuten gerrillen taktikaren bidez, eta trenbideak, telegrafoak… saboteatu zituzten. Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Une berean, gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta Karlos VII.aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zieten.

Hurrengo hilabeteetan:

  • Karlistek armada errepublikarra menderatu zuten Metauten, Beramendi eta Deikazteluko batailetan.
  • Azaroan, errepublikarrek galdu egin zuten Jurramendiko guduan, Dorregarai, Valdespina, Belasko eta Ollo jeneral karlisten aurrean.
  • Oraingoan ere, karlistek ezin izan zituzten hiriburuak hartu eta horiek iraultzaileen menpe jarraitu zuten: 1874an 125 egunez Bilbo eraso ondoren, karlistek atzera egin behar izan zuten.

[aldatu] Gerraren amaiera

Borroka militarrek 1876 arte iraun zuten; hala ere, Alfontso XII.a agertu zenean politikan, karlistekin bat egin zuten errepublikarren kontrakoek eta liberal foruzale kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.aren alde egiteari:

  • 1875ean, liberalek armada karlista menderatzea lortu zuten Katalunian eta Maestrazgoan (Castello).
  • 1876an, otsailean, Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen.

Karlistek gerra galdu ondoren, Antonio Canovas del Castilloren gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876an, eta Euskal Herriko historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera.

[aldatu] Ikus, gainera

Beste hizkuntzak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -