Grundtvig eliza
Wikipedia(e)tik
Grundtvig eliza (danieraz Grundtvigs Kirke) Kopenhageko (Danimarka) Bispebjerg auzoan kokatutako eliza da. Bere itxura berezia dela-eta hiriko elizari ezagunenetarikoa da, eta baita eliza espresionistaren adibide bakanetakoa ere.
[aldatu] Grundtvig eliza
Elizak Nikolai Frederik Severin Grundtvig danimarkar filosofoaren izena hartzen du. 1913an elizaren eraikuntzarako lehiaketa egin zen eta bertan Peder Klint izan zen garaile. Lehengo harria Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren jarri zen, 1921eko irailaren 8an, eta 1921tik 1926ra bitartean eraikitzen egon zen arren, barneko aldeko azken lanak eta alboko eraikuntzak 1940ra arte ez ziren bukatu. Lanak Kaare Klintek bukatu zituen, hasi zuenaren semeak.
[aldatu] Eraginak
Hallgrímskirkjako eliza Reykjavíken kokatzen da, eta Grundtvigeko eleiza egin eta urte gutxitara egin zuten. Bertan gotiko eta garaikide formen antzeko sintesiak egin dira.