Goierri Telebista
Wikipedia(e)tik
Goierri Telebista eskualde telebista bat da, Ordizian du egoitza eta Gipuzkoako Goierrin ikusten da. Euskaraz emititzen du eta bertako informazioa du oinarri. Ekimen pribatutik abiatu da baina Goierriko 18 udalen partehartzea eta babesa du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 2003ko maiatzean Goiherriko Ikuskari SL enpresa sortu zen.
- 2003ko irailean lehen emisioak egin ziren kable bidez (Euskaltel plataforman).
- 2004ko urtarrilean uhin bidez hasi zen emititzen.
- Lehen urratsak Beasaingo egoitza batean eman ziren. 2004ko Ekainean Goiekin kokatu ziren, Ordiziako industrialdean.
- 2007ko irailean Goierri telebistak lizentzia lortu zuen TDT frekuentzia digitalerako.
[aldatu] Elkarlana eta hitzarmenak
Goierri Telebista TOKIKO, Euskarazko Toki Telebisten Elkarteko, partaide da eta talde horrekin elkarlanean ari da. Goierri Telebistak beste proiektu batzuk abiatu ditu Goierritik kanpo: Tolosako Komunikabideak S.L. Tolosaldean, eta Urolako Komunikabideak S.L. Urolaldean. Lurreko Telebista Digitalari begira, Goierri Telebistak hainbat hitzarmen egin ditu: Hamaikarekin, eta Katalunyako Xarxa, Comunicalia eta Canal Catalárekin.
[aldatu] Saioak
Hauek dira Goierri Telebistak emititzen dituen saioak, saio bereziak, albisteak, erreportajeak eta kirolak alde batera utzita: Eltze bero, Ur eta Lur, 28 Klip, Ilunpean, Teknopolis, Didjeridu, Animaliak, Gertutik, Ikusten, Kirolari, Solaskide, Jazzmina, Triki Traka Tron, Ikusmira. Bestetik eskaintza handia du marrazki bizidunekin: Kalimero, Horry, Popeye, Bihurkorrak, Snorkak, Kazetari Ausartak, Scherlock Holmes, etab. Saio hauetariko askok Goierri Telebista berak produzitzen ditu.
[aldatu] Programazioa
Saio horiek eta beste hainbat lau orduko programazioan banatzen dira, egunean hainbat aldiz errepikatua. Goierri Telebistan garrantzi handiena Goierrin gertatutako berriek dute, horiek, erreportaje eta saio desberdinetan biltzen dira. Saio garrantzitsuena "Goierrin Gaur" da, eguneroko albistegia; bertan Goierrin gertatzen diren berri guztiak agertzen dira. Albistegi hau egunean bi orduro ematen da honen emisioa 13.30tan hasiz.