Gliese 581 c
Wikipedia(e)tik
Gliese 581 c, "Superlur" ere deitzen zaion exoplaneta da, eguzkitik 20,4 argi urtera dagoena. Gliese 581 izarra orbitatzen du, nano gorri motakoa dena eta eguzkiaren tamainaren heren bat dena. Gliese 581 cek eta sistemako beste planetek 4.300 milioi urteko adina dute, lurrarena baino 300 milioi urte gazteagoa.
[aldatu] Planeta sistema
Gliese 581 izarra hiru planetek orbitatzen dute: Gliese 581 b, Gliese 581 c eta Gliese 581 d-k. Horietatik Gliese 581 c eta Gliese 581 d dira bizitza eduki dezaketen planeta bakarrak, baina bi horietatik Gl 581 c da aukera gehien dituena.
[aldatu] Gliese 581 c-ren ezaugarriak
Gl 581 c-ek 13 egun lurtarretan orbitatzen du bere izarra, eta 13 egun lurtarretan burutzen du errotazio mugimendua. Horregatik planetaren hemisferio batean beti eguna da eta bestean gaua. Gainera, bertako mareak Lurrarenak baino 400 aldiz indartsuagoak dira. Gliese 581 cren diametroa lurrarena baino 1,5 aldiz handiagoa da (19.134 km). Bere masa Lurrarena halako 5 da.