See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Gero - Wikipedia, entziklopedia askea.

Gero

Wikipedia(e)tik

"Gero" Pedro Agerre "Axular" idazle nafar-lapurtar klasikoak idatzitako liburu nagusia da, baita euskal literatura osoaren garrantzitsuenetarikoa ere.

1643an argitaratu zuen Bordelen, lapurtera klasikoaz idatzirik dagoela.

Hauxe da bere liburu mardula, baita euskal literatura osoaren garrantzitsuenetarikoa ere. Axular hil baino urtebete lehenago publikatu zuen, 1643an. Bertan, ederki erakusten dio kristauari zein arriskutsua izan daitekeen arimari dagozkion zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea. Bere ideiak hobeto adierazteko, adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu originala da. Joannes Leizarragaren itzulpena eta XX. mendean aurkitutako testu laburrak alde batera utzirik, hau dugu euskaraz idatzitako lehen liburu mardula. Euskal idazle klasikoek, Iparraldekoek nahiz Hegoaldekoek, euskal maisulan bezala goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok, liburua ia osorik bizkaiko euskarara itzuli zuen; beraz, Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen.

Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen, 1643an. Inongo mistikarik gabe, irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: Kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea. Liburuaren gai nagusia "Gero dioenak bego dio" atsotitzarekin laburtzen delarik, hori ez da izan, noski, kritikoek maisulan gisa hartzeko arrazoia, ezpada Axularren estilo bizi eta aldi berean landuagatik.

Sinonimia darabil, ahalik eta euskaldun gehienak ulertzeko gai izan daitezen eta bere argudioak sendotzeko autore klasikoen eta testu sakratuen aipuak tartekatzen ditu. Horren harira, nabarmena da latinezko aipuak euskaratzean erakusten duen sena eta dotorezia.

[aldatu] Sarrera

Hauxe da liburuaren sarrera, hitzez hitz:

"Bi partetan partitua eta berezia. Lehenbizikoan emaiten da aditzera, zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko utzteak.

Bigarrenean kidatzen da, eta aitzinatzen, luzamenduak utzirik, bere hala, bere egin bideari lothu nahi zaikana.

Eskritura Saindutik, Elizako doktoretarik eta liburu debozinozkoetarik, Axular Sarako errotorak bildua.

Ne tardes converti ad Dominum, et ne differas de die in diem, Eccles 5.

Bordelen. G. Milanges erregeren inprimazaillea baithan. 1643."

Izenburuaren bi partetan partitua eta berecia azpitituluak hainbat eztabaida ekarri ditu adituen artean. Axularrek Irakurtzaileari izeneko atarikoan dioenez, bere nahia liburua bi liburukitan argitaratzea zen, baina liburuaren bigarren zatirik ez da inon ageri. Batzuen ustez, argitaratu gabeko bigarren zatia betiko galdutako testua genuke. Beste batzuen iritziz ostera, bi parte haiek liburuki bakarrean batera argitaratu bide ziren, bata bestearengandik bereizi gabe.

[aldatu] Gaiak

Patxi Salaberri Muñoa euskaltzainak zortzi ataletan banatzen du liburuaren edukia, gaiei dagokienez ("Axularren historiak", 1998):

  1. "Etsaiak".
  2. "Alferrak eta nagiak".
  3. "Usantza eta fidantziak".
  4. "Kolera eta haserrea".
  5. "Aho-sabelaren erresuma".
  6. "Sabeletik beherakoak".
  7. "Barne ausikiak".
  8. "Amaiera ordukoak".

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -