Franzisko Laphitz
Wikipedia(e)tik
Franzisko Laphitz Arriada (Arizkun, 1832eko irailaren 30a - Buenos Aires, 1905eko urriaren 26a), euskal apaiz eta idazlea. Larresoroko eta gero Baionako Seminarioan apezteko eskolak egin zituen eta 1857an bukatu zituen. Hortik Baigorrira bidali zuten apaizaren laguntzaile eta gero Altzaira joan zen 1866an. Bertan bere liburua Bi Saindu Heskualdunen Bizia idatzi zuen urte bat geroago, Loiolako Inazio eta Frantzizko Xabierren biziaren inguruan.
Geroago Ameriketara joan zen eta Montevideon Euskaldunen Eliza eraiki zuen. Hainbat misio ere sortu zituen Uruguain. Bere ospea handia egin zen eta Buenos Airesen beste eliza batean euskaldunentzako misioa antolatu zuen. Paraguain egon zen gerraren ostean bertara joan zen eta herrialdeko apez bakarra izan zen denboraldi batez, jendea lasaitzeko lanak eginez. Asuncioneko apezpiku izendatu nahi izan zuten baina berak uko egin eta Buenos Airesera itzuli zen.
Buenos Airesen garai hartan hiru euskal zentru zeuden, Laurak Bat, Euskal Etxea eta Centre Basque-Français delakoak. Berak batak eta besteak elkartu eta Buenos Aireseko kanpoaldean, Llavallolen, Euskal Herriko Zazpiak Bat sortu zuen. Bertan Angeluko serorek zahar-egoitza bat eta neska umezurtzentzako eskola bat kudeatzen zuten eta Lekarotzeko kaputxinoek mutilentzatko Lanbide Eskola bat.
[aldatu] Liburuak
- Bi saindu heuskaldunen bizia. Osorik interneten eskuragarri: hemen (pdf)