Francisco Gabika
Wikipedia(e)tik
Francisco Gabikagogeaskoa Billa, ezagunagoa Francisco Gabika laburdura ezizenez, ( Ispaster, Bizkaia, 1937ko abenduaren 31a - ) euskal txirrindulari ohia da.
1961 eta 1972 artean txirrindulari profesionala izan zen eta 21 garaipen lortu zituen, haien artean 1966ko Espainiako Vuelta. Sei alditan parte hartu zuen Tour de Francen eta zazpigarrena izan zen bere posturik oberena 1966an. Italiako Giroan etapa bat irabazi zuen eta bere posturik oberena zortzigarrena izan zen 1967an eta bederatzigarrena urte bat geroxeago.
[aldatu] Palmaresa
- 1961 Euskal Bizikleta - Etapa bat
- 1962 Udaberriko Sari Nagusia
- 1963 Circuito Montañés - Etapa bat
- 1964 Volta a Catalunya - Etapa bat
- 1964 Dauphiné Libéré - Etapa bat
- 1964 Mendiko Vasco Navarro Txapelketa
- 1965 Levanteko Itzulia - Bi etapa
- 1965 Volta a Catalunya - Bi etapa
- 1965 Zumaia Sari Nagusia
- 1966 Espainiako Vuelta - Sailkapen nagusia eta etapa bat
- 1966 Dauphiné Libéré - Etapa bat
- 1967 Italiako Giroa - Etapa bat
- 1967 Espainiako erloju kontrako herrialdeko txapelketa (Bizkaia)
- 1968 Volta a Catalunya - Etapa bat
- 1970 Ordiziako Klasika
[aldatu] Palmares osoa
Francisco Gabikaren palmares osoa
[aldatu] Kirol ibilbidea
- Kas (1961 - 1967)
- Fagor (1968 - 1969)
- Kas (1970 - 1972)