Eskubaloi
Wikipedia(e)tik
Eskubaloia baloia eskuaz jokatzean oinarritzen den taldeko kirola da. Zazpi jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dituzte partiduak eta baloia arerioaren atean sartzea dute helburu.
Normalean zazpi jokalarirekin eta luzeran 40 m eta zabaleran 20 m duten kantxetan jokatzen da. Ateek 3 m zabaleran eta 2 m altueran izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, badago ere hamaika jokalarik jokatzen duten eskubaloiaren aldaera bat, hain ezaguna ez dena.