Eskrima
Wikipedia(e)tik
Eskrima edo Ezpata-jokoa borroka kirola da, Asiako arte martzialen Europako baliokidea. Kirol honen helburua aurkaria arma zuri baten puntarekin ukitzea da, araudiak baimena ematen duen lekuetan.
Hiru arma mota erabiltzen dira, bakoitza bere araudiarekin. Ezpata, sablea eta floretea. Probak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke.
Eskriman frantsesa da hizkuntza ofiziala. Hala eta guztiz ere, herrialde bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du nazio-barruko probetan. Baina, proba nazioartekoa denean, epaileek frantsesa erabili behar dute nahitaez.
- « En Garde ! Prêts ? Allez ! Halte ! ... »
- « Goardian ! Prest ? Aurrera! Geldi ! ... »
Epaileak gainera keinu kode bat du, gertatutakoa azaltzeko.
[aldatu] Etimologia
Eskrima hitzak antzinako escremie hitz frantsesetik dator. Eta hau, aldi berean frankoen hizkuntzaren skirmjan hitzetik. Honen esanahia babestu da. Etimologiak, beraz, eskrima babes kirol bat dela azaltzen digu, arma zuri baten bidezko babesa.