Eskarlatina
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo sendagilearengana.
Eskarlatina Streptococcus pyogenes bakterioak eragindako gaitz infekziosoa da, umeak gehienbat jotzen dituena. Gaitzak goi arnas-aparatuan du jatorria, bakterioa faringean kokatu ohi baita. Eztarriko infekzioa eta larruazaleko exantema dira gaixotasun honen ezaugarri nagusiak.
Eduki-taula |
[aldatu] Infekzioa
Eskarlatina kutsakorra da, kutsapena arnas-bidetik ala aho-bidetik izanik. Bakterioa airetik transmititu daiteke, listu-tantaren bidez (eztula, doministikuak...) ala kontaktu zuzenaren bidez (gaixoaren listu hondarrak dituzten objektuen bidez).
Gaitzak betiko inmunitatea eragiten du: behin pasatuta, eskarlatina ez da inoiz berriz harrapatzen.
[aldatu] Erasobidea
Estreptokokoa faringean ala amigdaletan kokatzen da, bere ahalmen patogenoa areagozten duten sustantziak ekoiztuz: hemolisinak, entzima hidrolitikoak eta toxina indartsu bat, toxina eritrogenikoa. Toxina honek antigeno moduan jarduten du, sintoma sistemikoak sortuz.
[aldatu] Sintoma klinikoak
Eskarlatinaren inkubazio epea 2 eta 4 egun artekoa da. Lehenengo sintomak eztarriko mina eta sukar handia dira; faringea gorritzen da eta mingaina zuritu. Bi egun beranduago larruazaleko exantema agertzen da, orban gorri txikiak gorputz osoan azalduak. Toxina eritrogenikoa da exantema horren erruduna. Larruazaleko orbanak 7-10 egunetan desagertzen dira.
[aldatu] Tratamendua
Penizilinaren bitartez tratatzen da gaitza, bakterio eragilea oso sentikorra baita antibiotiko honekiko. Penizilinari alergia dutenei eritromizina ematen zaie.