See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Eduardo Moreno Bergaretxe - Wikipedia, entziklopedia askea.

Eduardo Moreno Bergaretxe

Wikipedia(e)tik

Eduardo Moreno Bergaretxe, ezagunagoa Pertur goitizenez, (Donostia, 1950 - 1976ko uztailaren 23) ETAko kidea izan zen. ETAko Kultura Frontean lan egin zuen, Hautsi izeneko aldizkarian. ETA erakundea bi joeretan, militar eta politiko-militar adarretan, bereizi zenean, Pertur ETA (pm)-ko ideologo nagusietakoa izan zen.

Batzuek zabaldutako bertsioetan, Perturren heriotza ETA (pm)-ean izandako barne liskarrekin lotu izan da. Angel Berazadi enpresariaren bahiketan, familiak eskaintzen zuen diru kopurua onartzeko prest agertu zen Perturrek gidatzen zuen adar politikoa. Hala ere, ETA (pm)ren zuzendaritza taldeak Berazadi hiltzea erabaki zuen, sei lagunetatik bi horren aurka zirela eta beste baten abstentzioarekin[1]. Horrek ETA (pm)en barne eztabaidetan gaindiezinezko hausturaren hasiera eragin zuen. Perturrek, Francisco Javier Garaialde Errekarekin batera VII. Batzarrerako Otsagabia ponentzia prestatu zuen, zeinak ETA bitan banatzea proposatzen zuen: EIA (Euskal Iraultzarako Alderdia) eta ETA (pm). EIAk demokrazia burgesaren lege barruko eremuan lan eginen luke eta ETA (pm) adar armatu moduan geldituko litzateke. Militante gehienek onartu bazuten ere, Komando Berezietako kide asko ez zeuden ados.

Eduki-taula

[aldatu] Perturren heriotza

1976ko uztailaren 26an, Perturrek 10etan hitzordua zuen Donibane Lohitzuneko La Consolation tabernan, baina solaskidea ez zen azaldu. Perturrek 11k aldera alde egin zuen tabernatik eta Pakito Mugika Garmendia eta Migel Angel Apalategi burkideekin egin zuen topo. Perturrek autoan Pausura eramateko eskatu zien, han beste hitzordu bat omen zuela eta. Bi lagunek esan dutenez, Pausura eraman eta elkar agurtu zuten, eta hura izan omen zen Pertur bizirik ikusi zuten azkeneko aldia. Ofizialki hiltzat jotzen bada ere, ez da inoiz bere gorpua ediren.

Ekintza hura Triple A (Alianza Apostólica Anticomunista) izeneko erakunde parapolizial batek aldarrikatu zuen eta ETA (pm)-k komunikatu batean krimena estatu terrorismoari egotzi zion. Hala ere, hilketa hura ETA (pm)-ko komando berezietako kide batzuek egin ote zuten susmoa zabaldu zen eta bere familia ere hipotesi horren alde jarri zen 1978an emandako prentsaurreko batean. Egun, Espainiako hedabide gehienetan zabaldu den bertsioa hori izan da. Hala ere, horrelako kasu gehienetan bezala, sekulan ikerketa ofizialik egin ez denez, ezin da jakin egiazki zer gertatu zen.

[aldatu] El año de todos los demonios dokumentala (Deabru guztien urtea)

Angel Amigo zinema zuzendari eta ETA (pm)ko kide ohiak film hau aurkeztu zuen 2007an eta bertan, Perturren desagertzean estatu-terrorismoaren hipotesia indartzen da. Amigok bildutako informazioaren arabera, Pertur erakunde neofaxistekin loturak zituzten jendeek bahitu zuten, gero Espainiako agente frankisten eskuetan uzteko.

Dokumentalak eskaintzen duen informazio gehiena, Italiako instrukzioko epaile talde batek 1984 eta 1987 bitartean osatutako sumario batean du oinarria. Sumario honetan neofaxisten eskutik hildako epaile erromatar baten kasua ikertzen da, eta "damuturik" edo preso zeuden italiar neofaxisten deklarazioak dakartza ikerketaren zati bezala. Italiako neofaxista hauetako batzuek Txileko Condor Operazioan parte hartu zuten, Augusto Pinochetek aurrera eramandako ezkerzale "garbiketan" esku hartze esanguratsua izanik. Galdekaturiko neofaxista haien arabera, Espainiako zerbitzu sekretuek emandako baliabideekin, Ipar Euskal Herrian erabateko inpunitatearekin ibili omen ziren, borrokalari antifrankisten aurkako ekintzak burutuz. Hainbat ekintzen artean -tartean Argalaren hilketa-, etakide baten 76ko bahiketa aipatzen da, pertsona hau Espainiako agenteen eskuetan, galdekatua izan zedin, utzi zutelarik. Lekukotasun horietan Perturen izenik ez da aipatzen, baina 76an beste inor desagertu ez zela jakinda, bera zela ondoriozta daiteke. Italiako epaileek Espainiako justiziari laguntza eskatu ziotenean, espainiar epaileen artean mutismo izurrite harrigarri bat zabaldu omen zen, eta hortaz, italiarrak "hormigoiezko horma handi baten aurrean" aurkitu zirelarik, ezin izan zuten ikerketaren zati horrekin jarraitu.

Filmak garai hartako ETAko buru batzuen deklarazioak eskaintzen ditu, eta Eugenio Etxebeste Antxoni -hainbat jenderen aldetik hilketa leporatu zaion etakideetako bati- bere bertsioa emateko aukera ematen zaio. Horrez gainera, Amigok filmerako, sumarioan parte hartu zuen italiar epaileetako bat, gertaera haien gainean lanean aritu ziren bi kazetari, Alain Etcheto Frantziako inteligentzia zerbitzuetako agentea eta Angel Ugarte Euskal Herrian CESEDeko (frankismoko zerbitzu sekretuetako) arduraduna izan zena, elkarrizketatu ditu.

[aldatu] Erreferentziak

  1. ETApm El otro camino. Giovanni Giacopuzzi. Txalaparta, 1997

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -