Dolomita
Wikipedia(e)tik
Dolomita | ? | ||
Arroka sedimentarioa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Dolomita Kaltzita Ankerita Kutnohorita |
Dolomita arroka sedimentario baten izena da eta baita berau sortzen duen mineralarena.
Dolomita arroka batez ere dolomita mineralaz osatua dago. Honek (CaMg(CO3)2) formula du. Arroka hau normalean kareharriaren eraldaketa kimikoz osatua dago. Batzuetan magnesio kareharri izena ematen zaio.
Dolomita mineral moduan sistema trigonalean edo erronboedrikoan kristalizatzen du. Kolore txuri, gris edo arroa duten kristalak sortzen dira, normalean masiboak. Kaltzitaren ezaugarri antzekoak ditu, baina ez da erraz disolbatzen azido klorhidrikoan. Mohs eskalan 3,5-4 bitarteko gogortasuna du eta 2,85eko grabitate espezifikoa. Errefrakzio indizea nω = 1,679 - 1,681 eta nε = 1,500eko balia du.
Dolomita eta burdinadun ankeritaren artean soluzio solido bat dago. Burdina dagoenean kolore horixka edo marroixka izaten du. Manganesoa agertzen da MnO forman %3an gutxi gora behera. Manganeso eduki handia dagoenean arrosa izaten da eta kutnohorita mineralarekin soluzio solidoa sortzen da. Beruna eta zinka ere ager daitezke magnesioaren ordez.
Izena Deodat Gratet de Dolomieuk 1791an lehen aldiz deskribatu zuelako Dolomitetan ematen zaio.