David Lynch
Wikipedia(e)tik
David Keith Lynch (Missoula, Montana, 1946ko urtarrilaren 20) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria.
Haren filmak ezagunak dira surrealismo, amets moduko sekuentzia, irudi bitxi eta soinu zainduarengatik. Estatu Batuetako psikologia ikertzen saiatu da, bai hiri txikietakoa (Blue Velvet edo Twin Peaks telesaioan) bai metropoli handienetakoa (Lost Highway edo Mulholland Drive). Estilo arraro hau zela-eta, Mel Brooks ekoizleak "Marteko Jimmy Stewart" deitu zion David Lynchi.
Haren ibilbide luzean zehar, Lynchek narrazio eta irudi estilo propioa garatu du, zein mundu osoan ezagutzeko erraza den. Nahiz eta jendetza ez erakarri, kritikagileek beti goraipatu dute, eta jarraitzale fidelak lortu ditu.
[aldatu] Zuzendutako filmak
- Six Figures Getting Sick (Laburmetraia) (1966)
- The Alphabet (Laburmetraia) (1968)
- The Grandmother (Laburmetraia) (1970)
- The Amputee (Laburmetraia) (1974)
- Eraserhead (1978)
- The Elephant Man (1980)
- Dune (1984)
- Blue Velvet (1986)
- The Cowboy and the Frenchman (Laburmetraia) (1988)
- Twin Peaks (Telesaioa) (1990-91)
- Wild at Heart (1990)
- Industrial Symphony No. 1: The Dream of the Broken Hearted (Laburmetraia) (1990)
- American Chronicles (Telesaio dokumentala) (1990)
- On the Air (Telesaioa) (1992)
- Twin Peaks: Fire Walk With Me (1992)
- Hotel Room (Telesaioa) (1993)
- Lumière:Premonitions Following an Evil Deed (Laburmetraia) (1996)
- Lost Highway (1997)
- The Straight Story (1999)
- Mulholland Drive (2001)
- Darkened Room (Laburmetraia) (2002)
- Rabbits (Laburmetraia) (2002)
- Inland Empire (2006)