Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Berotegi-efektua - Wikipedia, entziklopedia askea.

Berotegi-efektua

Wikipedia(e)tik

Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsa, Lurrazala eta Espazioaren artean.
Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsa, Lurrazala eta Espazioaren artean.

Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektu gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak CO2 eta metanoak CH4.

Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.

Eduki-taula

[aldatu] Oinarrizko mekanismoa

Gauzaki bat gardena dela esaten dugunean, haren zehar ikusi dezakegulako, ez dugu esan nahi izpi guztiak zeharkatuko dezakeela. Adibidez, beira gorri baten zehar ikusi daiteke, beraz, gardena da, baina izpi urdinak ez du zeharkatzen. Beira gardena da kolore guztietako argiarentzako, baina oso gutxi ultramorea eta infragorria erradiaziorako.

Pentsatu dezakegu beirazko etxe batean eguzki izpien aurrean. Eguzkiaren argi ikusgaia beira zeharkatzen du eta etxe barruan dauden gauzakietatik xurgatua izango da. Gauzakiak berotuko dira, kanpoan dauden gauzakiak eguzkiaren argiari aurrez-aurre dauden bezalakoak.

Berotu diren gauzakiak eguzki izpien bidez, berriro bero hori ematen dute erradiazio moduz. Baina eguzkiaren tenperaturan ez daudenez, ez dute argi ikusgaia igortzen, erradiazio infragorria baizik, energetikoki askoz gutxiago dena. Denbora pasa ahala, hartzen duten eguzki argi energia kopuru berdina infragorri moduan igortzen dute, beraz, haien tenperatura konstante dihardu.

Aire askean dauden gauzakiek ez dute inolako zailtasunik erradiazio infragorria kentzeko, baina kasua oso ezberdina da beirazko etxe barruan dauden gauzakientzat. Erradiazio infragorrien zati txiki batek lortzen du beira zeharkatzea. Beste guztia horman islatzen da eta barruan metatuko da.

Hauxe izango da arrazoia berotegi batean landareak hazteko, nahiz eta kanpoko tenperatura izoztuko lukete. berotegi barruan metatzen den bero gehigarria berotegi-efektua deritzo.

[aldatu] Lurrean

Atmosfera ia gehiena oxigenoz, nitrogenoz eta argonez osatuta dago. Gas hauek nahiko gardenak dira lurrazala igortzen duen argi ikusgaia eta erradiazio infragorria bero dagoenean. Baina atmosferak %3 karbono dioxidoa du, argi ikusgaiarentzat gardena dena baina infragorrientzako ez nahikorik. Atmosferako karbono dioxidoa berotegiko beira bezala egiten du lan.

Eguzkitik etorritako izpiek lurra jotzen dute, hau berotuz, baina lurrak, hotzitzeko, izpi hauek isladatu egiten ditu berriz atmosferara itzuliz, horrela lurraren energia balantzea konstante mantentzen da. Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan meta daiteke. Ondorioz atmosferan aurkitzen diren zenbait gasek edo lurrun asko duen atmosferak izpi infragorriei eutsi egiten die, eta ez die uzten espaziora ihes egiten, ondorioz energia balantzearen oreka apurtu egiten da bero akumulatibo bat sortuz, ondorioz berotzea ekarriz.

Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.

[aldatu] Artizarra

Berotegi efektuaren adibide bat Artizarran daukagu, bere atmosfera ia gehiena anhidrido karbonikoa baita. Eguzkiaren hurbiltasuna dela eta, astronomoek Artizarra Lurra baino beroagoa zela espero zuten. Baina bere konposizio zehatza ez zekitenez, berotegi efektuaren beroketa ez zuten kontutan hartu. Konprobatu zuten Venusen zegoen tenperatura uraren irakite tenperatura baino askoz handiagoa zela, haiek espero zuten ehunka gradu baino gehiago.

[aldatu] Berotegi-efektu gasak (BEG)

Berotegi-efektuan garrantzi handiena duten gasak ondoko hauek dira:

  • Karbono (IV) oxidoa: Karbonoa atmosferaratzeko biderik arruntena erregai fosilen erretzekuntzaren bidezkoa baldin bada ere, badago beste bide bat deforestazioa dena. Gainera, deforestazioaren efektua bikoitza da; alde batetik basoak erretzen direnean zuhaitz eta landareek duten karbonoa CO2 moduan askatzen dutelako, eta bestetik, landareen funtzio klorofilikoaren eragina txikiagotu egiten delako.
  • Metanoa: Gaur egungo hiru dira metanoa sortzeko bideak; batetik animalia belarjaleen gorotzetatik, arroztietatik eta azkenik zabortegietatik. Metanoak beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino hogeita hamar aldiz handiagoa da.
  • Nitrogeno oxidoa: Batez ere izakiek sortzen dute. Baina gas hau sortzeko bide artifiziala ere badago basoak erretzea, ibilgailuen ihes-tutuetako gasak eta nekazariek erabilitako ongarriak. Beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino ehun eta berrogeita hamar aldiz handiagoa da.
  • CFC: Mende honetara arte atmosferak ez du eduki gas hau. Oraindik, atmosferako zati txiki bat besterik ez bada ere kutsatu gas honekin, bere eragin-ahalmena izugarria da. Ozonoa murriztu ezezik, gas honek beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino hamar mila aldiz handiagoa da.
  • Lurrazaleko ozonoa: Airea gutxi berritzen den leku kutsatuetan sortzen da. Estratosferan dagoen ozonoak izpi ultramoreetatik babesten gaituen bitartean, poluzioaren eraginez lurrazalean sortutako ozonoak arnas arazoak sortu ezezik beroa harrapatzeko ahalmena duen lainoa sortzen du. Beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino bi mila aldiz handiagoa da.

Efektuaren gas eragile nagusien proportzioak:

Eta beste hainbat, proportzio txikiagoan:

  • Metanoa = CH4 (2 %)
  • Oxido nitrosoa = N2O (2 %)
  • Sufre hexafluoruroa = SF6
  • CFC gasak

Gas hauek espektroaren alde infragorrian asko bereganatzen dute.

CO2 emisioa eta hozberoaren batezbestekoa azken milurtekoan
CO2 emisioa eta hozberoaren batezbestekoa azken milurtekoan

Azkenengo mendean anhidrido karbonikoa eta beste atmosferako gas batzuen kontzentrazioa gehituz joan da gizakion aktibitateen bidez:

  • Mendearen hasieran landare jatorriko erretzea dela-eta (egurra eta ikatza).
  • Azkenengo hamarkadetan, erregai fosilen erabilpen gehigarriak petrolio, ikatza eta gas naturala, energia izateko prozesu industrialen erruz.

Karbono dioxidoaren batezbesteko kontzentrazioak 275 ppm-tik gora egin du Industria Iraultzan, 315 ppm arte [[1958]an, bestaldetik 1996. urtean 361 ppm ziren. Metanoaren maila azkenengo 100 urteetan bikoiztu egin da, 1800. urtean 8 ppmv-ko kontzentrazioa zen eta 1992. urtean 17 ppmv-koa. Bestaldetik oxido dinitrogenoak %0,25 igotzen du urtero.

Berotegi-efektuan parte hartzen duten gasak guztiak ez dira jatorri artifizialekoak. Badaude modu naturalean isurtzen diren gasak, esate baterako sumendien bidezkoak.

[aldatu] Ondorioak

Baina giza jarduerak, batez ere azken hamarkada hauetan eta Ipar hemisferioan, altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta aldi berean arriskuan jartzen ditu ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batezbesteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Hala ere, oraindik ez da frogatu tenperatura igoera horren zergatia eta zenbait adituk nahiago dute erlazio hori konfirmatu aurretik zuhur jokatu.

Berotze globalaren aurreikuspena.
Berotze globalaren aurreikuspena.

Horrela, berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, lurburuetako izotza urtu egingo lirateke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipini litzake eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larrienak izan daitezke.

Berotegi efektua beti era negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunak eta gas karbonikoak (CO2) eragina. Gas horiek eta beste batzuek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18ºC). Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu.

Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan daiteke.

[aldatu] Ikus, gainera

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Berotegi-efektua

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com