See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Benalup-Casas Viejas - Wikipedia, entziklopedia askea.

Benalup-Casas Viejas

Wikipedia(e)tik

Benalup-Casas Viejas

Andaluzia
Benalup-Casas Viejas-eko armarria
Izen ofiziala Benalup-Casas Viejas
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea

Espainia
Andaluzia
Cadizko probintzia
La Janda
Posta-kodea
Koordenatuak 36°20′N 5°58′W / 36.333, -5.967 (Benalup-Casas Viejas)
Garaiera 112 m
Eremua 58 km2
Biztanleria 6.754 (2005)
Dentsitatea 116,45 bizt/km2
Distantzia 65 km Cadizera
Sorrera -
Herritarra -
Alkatea Francisco González Cabaña
www.benalupcasasviejas.es

Benalup-Casas Viejas Cadizen dagoen herrixka bat da, hiriburutik 65 km-tara. 58 km² izango ditu eta nekazaritza lana da nagusi.

[aldatu] Casas Viejas-eko gertakariak

Casas Viejas izena historiara pasatu bada, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko gertakari larri batzuegatik da, Manuel Azañaren gobernua erorrarazi zutenak, hain zuzen ere -1936an, berriro gobernuburu izango den arren-.

1933ko urtarrilaren 11n, CNTko anarkista talde batek komunismo libertarioa ezarri nahi zutela-eta, iraultza piztu zen Casas Viejasen. 10etik 11rako gauean telefono kableak moztu zituzten, bidegurutzeak bijilatu ziren eta Casas Viejasera iristeko kaminoa eten zuten. Herria isolatuta geratu zen. Aldi berean, ahalik eta arma gehien eskuratu zuten, Alfonso Jiménez Lagoren dendatik 3.000 kartutxo hartu zituzten, 10 kg polbora, balak eta abar.

Sindikatoaren egoitzan CNTren bandera gorribeltza jarri zuten. Nekazari guztiak ez zetozen bat, batzuk berehala iraultza egin nahian, besteak errepresioaren beldur.

Goizaldera manifestazio egin zuten, beti ere bandera gorribeltzaren atzetik. Juan Bascuña alkateari boterea kendu eta Goardia Zibilen kuartelera joan ziren, hura hartzeko asmoz. Han lau bat goardia zibil zeuden eta bi hilak izan ziren.

Gobernuak honen berri izan bezain pronto, guardia zibil gehiago bidali zituen eta Asalto Goardia ere bai. Tiroka sartu ziren herrian eta CNTko bandera kendu eta ordena ezarri zuten. Manuel Quijada detenitu zuten eta, egurraren poderion, Jerónimo Silva eta Perico Cruz izan zirela guardia zibilen aurka disparatu zutenak aitortu zuen. Horregatik joan ziren Seisdedosen txabolarantz, han baitzeuden gordeta. Hauek ziren bertan ezkutatuta zeudenak: Seisdedos eta bere semeetako bi (Perico eta Paco), Josefa Franco (Seisdedosen erraina) eta bere semeetako bi (Francisco eta Manuel), Jerónimo Silva (Seisdedosen suhia), Maria Silva (Juan Silvaren alaba eta Seisdedosen iloba, ondoren "Libertaria" izena hartuko duena) eta bere laguna zen Manuela Lago. Ateratzeko ordena jaso zuten eta ez zen erantzunik izan. Horren aurrean, asalto guardiatako batek atea indarrez ireki zuen eta beste guardia bati eman zion paso, Martín Díazi. Sitiatuek hil egin zuten hau. Manuel Quijada presoa bidali zuten, orduan, errenditzeko esanez. Odoletan zegoen gizarajoa eta haren itxurak ez zuen ezer onik agintzen. Txabolan geratu zen beste kideekin batera.

Gaueko hamarrak aldera errefortzu gehiago iritsi ziren Cadizetik. Ametralladora bat era bazekarten eta asaltoa indartu egin zen.

Goizeko ordubiak baziren, Rojas kapitaina iritsi zenean, 90 asalto guardia berarekin ekarriz. Seisdedosen txabolaren aurrean kokatu zuten ametralladora eta Seisdedos eta Pedro hil zituzten. Goardia bat ere eraitsi zuten. Rojas kapitainak telegrama bat jaso zuen: "Es orden terminante Ministro de la Gobernación se arrase casa donde se han hecho fuertes los revoltosos" eta Rojasek txabolari su ematea agin zuen. Kotoia gasolinaz blai egin eta harriekin nahaspila eginda, txabolaren teilatura bota zuten. Berehala hartu zuen su lastoak eta Libertaria eta Manuel García Franco korrika atera ziren. Ihes egitea lortu zuten. Ez zuten zorte hori izan Manuela Lago eta Francisco García Francok, atean tirokatu baitzituzten. Jerónimo Silva, Pedro Cruz, Paco Cruz, Manuel Quijada, Seisdedos eta Josefa Franco txabola barruan kiskali ziren. Berehala txabolaren teilatua behera etorri zen eta tiroak ixildu ziren. Goizeko hirurak ziren.

Ez zen hemen bukatu Casas Viejaseko infernua. Goardia zibilak eta asaltokoak enparantzan bildu ziren. Goizeko zazpietan, Rojas kapitainak etxez etxe miatzeko agindu zuen. Tentsio handia zegoen oraindik eta hil zutenetako bat Antonio Barberán Castellar izan zen, 74 urteko agurea. Horrela esan omen zuen: "No tiréis; yo no soy anarquista", baina ez zion ezertarako balio izan. Fernando Lago (intsurrekzioan parte hartu zuen bakarra), Juan Grimaldi, Andrés Montiano, Manuel, Manuel García y Juan García Benítez, José Utrera, Balbino Zumaquero, Manuel Pinto, Juan Galindo, Cristóbal Fernández, Juan García, Rafael Mateo eta Juan Silva ere atxilotu zituzten. Azken hau erabat gaixo zegoen eta garbi zegoen ezin izan zuela altxamenduan parte hartu. Seisdedosen txabolarantz eraman zituzten eta han fusilatu. Armarik gabe zeuden denak eta eskuak lotuta asko. Badirudi, altxamendu handiago baten itxura egin nahi izan zutela guardiek, iraultzaile kopuru handi baten aurka aritu baziren bezala.

Hasiera batean, egunkarietan horrela agertuko zen, teilatua erori eta erre zirela nekazariak txabolan. Baina, ez zen horrela izan. Antonio Verdes de la Villa, Goardia Zibilen medikua zen eta, hainbat fusilatu oraindik bizirik zegoela ohartu zenean, tiro egiteko agindu zien guardiei. Hauek ez zuten obeditu eta medikuak berak bukatu zuen lana.

Goardiek herritik alde egin zutenean, hildakoak kanposaturantz eraman zituzten eta autopsia egin zieten. Emaitzek ez zuten zalantza izpirik utzi: "Fernando Lago Gutiérrez, de una herida en la pierna derecha, otra en el muslo izquierdo, otra en la región glútea, otra en la región costal, total, cuatro. Juan (Grimaldi) Villanueva García, de una herida en el brazo izquierdo, otra en el cuarto espacio intercostal izquierdo, otra en la cabeza. Juan García Benítez, de una herida en la frente, otra en el brazo izquierdo, otra en el derecho, otra en la región ilíaca, otra en el muslo izquierdo. José Utrera Toro, de una en el brazo derecho, otra en la cabeza, otra en el pecho. Manuel Benítez Sánchez, de una en el pecho, otra en la región escapular, otra en la región renal, otra en la cabeza, todas mortales de necesidad, dos de ellas causadas por la espalda. Manuel Prieto González, de una en el cuello, otra en la espina ilíaca. Manuel García Benítez, de una en el cuello, otra en el vientre, otra en el brazo izquierdo, otra en el muslo derecho. Balbino Zumaquero Montiano, de una en la cabeza, otra en el pecho, otra en el costado. Juan Silva González, de una en el cuello, otra en el pecho, otra en el vientre, otra en el brazo derecho, dos en el muslo, una en la pierna, otra en la región escapular. Más Cristóbal Fernández Expósito, Juan García Franco y Rafael Mateo Vela, cuyas heridas no me es posible consignar, pero que constan como las anteriores, en las respectivas diligencias de la autopsia".

Casas Viejas utzi baino lehen, goardiek Fernando de Arruinaga Martín-Barbadillo gobernariaren hitzak jaso zituzten: "Habéis cumplido con vuestro deber. El Gobierno por mi conducto os felicita. Gracias a vosotros, a vuestro valor, a vuestra energía y disciplina, a vuestra obediencia a las órdenes de vuestros jefes, la República ha podido vencer un grave peligro y puede seguir el camino triunfal y glorioso abierto el 14 de abril. Vuestra magnífica conducta merece bien de la Patria y de la República. ¡Viva la República!".

[aldatu] Ondorioak

Berria zabaldu zenean, eskandalo handi bat izan zen, bai egunkarietan, bai parlamentuan. Batzorde bat izendatu zuten Gorteetan Casas Viejasen gertatutakoa argitzeko. Martxorako fusilamentuak izan zirela frogatu zen eta, Rojas kapitainari 21 urtetako kartzela zigorra ezarri zioten 14 nekazarien hilketa leporatuz; eztabaida hura guztiarekin batera, Azañaren kabineteak ospe gero eta okerragoa hartuz joan zen, azaroan bere erorrera bultzatuz. CNTren abstentzioarekin, eskuinak (Partido Radical eta CEDA) erraz hartu zuen boterea eta Rojas kapitaina urtebete exkas egongo zen preso. 1936an Granadako milizia falangisten buru ikusiko dugu eta altxamenduan parte hartuko du, Granadako errepresioaren burutako bat bera izango delarik.

Hurrengo urteko uztailean, Casas Viejaseko beste 26 nekazari izan ziren epaituak, gerra armak izatea eta armadaren aurka aritzea egotzita. Bati 6 urteko kondena ezarri zioten, beste lauri 5 urtekoa, biri 3 urtekoa eta hiruri urtebetekoa. Beste hamar salatuak libre geratu ziren.

[aldatu] Kanpo loturak


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -