Arte (zuhaitza)
Wikipedia(e)tik
|
||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiru hanka artea Mendazan (Nafarroa)
|
||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Artea (Quercus ilex) zuhaitz mota bat da.
Kantauri aldean arteak nagusi dira, baina zati batzuetan soilik. Halere, artadiak ugariak dira. Oro har, leku lehorretan hazten dira, kareharri eta kosta inguruan. Oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.
Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua du. Adaburua zabala du. Hosto erorkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.