Akaslompolo
Wikipedia(e)tik
Äkäslompolo, Kolari udalerriko herrixka bat da, gutxi gorabehera 950 biztanle dituena. Udalerriko herrixka garrantzitsuenetarikoa da, eta neguetan turista asko jasotzen ditu Ylläs mendiaren magalean aurkitzen baita. Izan ere, mendixka honetan, Finlandiako eski-azpiegitura nagusienetakoak aurkitzen dira, eta Suitza, Alemania eta Finlandiako eskiatzaile asko eta asko etortzen da bertara.