Umore
Wikipedia(e)tik
Umorea beste pertsona batzuengan irribarrea edo barrea eragiteko jendearen gaitasuna edo kualitatea da, hitz, keinu, objektu edo bestelako egoeren bidez. Alaitasuna sortzen duen giza komunikazio mota bat da.
Umore eragileak umorista izena hartzen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Teknikak
Txisteak, imitazioa, gauzak puztea edo handitzea eta bestelako txantxak barre eragiteko teknika batzuk dira. Halaber, abestien eta musikaren bidez lor daiteke.
[aldatu] Komedia
Komedia antzerki, literatura eta zinemarekin lotutako umore generoa da, eta arlo honetan ibilitako aktoreek komiko abizena hartzen dute.
[aldatu] Umorista ezagunak
Mundu mailan, Charles Chaplin, Buster Keaton, Laurel and Hardy, Marx anaiak, Louis de Funes eta Cantinflas umorista klasikoak dira. Bestela, "Monty Python" talde britainiarra, "Les Luthiers" argentinarrak eta "Faemino y Cansado" espainiarrak nabarmentzekoak dira garaikideen artean.
Euskal Herrian, Ramon Agirre, Anjel Alkain, Karra Elejalde, Oscar Terol eta Andoni Agirregomezkorta aipatu ditzakegu umoregile garaikideen artean, bakoitza bere esparruan.
[aldatu] Aldizkariak
Umore aldizkarien artean, "El Jueves" eta "TMEO" ditugu gaztelerazkoen artean. Euskaraz, "Ostiela!" aipatzekoa da.
[aldatu] Ikus, gainera
- Pailazo
- Komiki