Tirreniar itsasoa
Wikipedia(e)tik
Tirreniar itsasoa (italieraz Mare Tirreno) Mediterranear itsasoaren beso bat da. Italiar penintsularen mendebaldean dago, Korsika, Sardinia, Toskana, Lazio, Calabria eta Campaniaren artean. Messinako itsasartea Joniar itsasoarekin muga da eta Elbako uhartea Liguriar itsasotik banatzen zaio. Sakonera handiena duen tokia 3.785 metrotara dago. Afrika eta Europa zatitzen duen failaren ondoan dagoenez, mendilerroak eta sumendi asko ditu bere barnean.
[aldatu] Izena
Itsasoaren izena tirreniar, edo etruskoak, antzinako herritik zetorkion; Herodotok Lidiar herriak, Turkia mendebaldetik Italiako itsasbazterretara etorrita, Tirreno bere printzea omendu nahian, herriaren izena aldatu zutela esaten zuen.