Tel Aviv
Wikipedia(e)tik
Tel Aviv-Yafo (hebreeraz תל אביב-יפו, arabieraz تل ابيب-يافا Tal Abīb-Yāfā) Mendebaldeko Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean kokatua, Israelen, Mediterraneo itsasoaren ertzean.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria
Sionistek sortutako hiria da, XX. mendearen hasieran. Izenak berak, hebreeraz, Udaberriko Mendia esan nahi du, eta Theodor Herlzen Altneuland edo Lurralde Zahar Berria eleberritik hartua da.
Yafon kokatutako judu sionistek 1906an hiri berri bat sortzea erabaki zuten, aurreko bizitza kalitate txarrari ihes egiteko. 1909an lurrak erosten hasi ziren, lorategi hiria diseinuko hiri bat eraikitzeko: leku handia, berdegune ugari, azken batean Yafok zuen gehiegizko masifikazioaren aurkako hiri eredua.
Tel Aviv Israelgo modernitatearen ikur bihurtu da urteetan zehar. Israelgo gune komertzial, finantziero, kulturala da.
Gaur egun Yaforekin batuta dago eta 358.000 biztanle ditu, gehienak jatorri judutarrekoak (arabiarrak populazio osoaren %3,9 dira bakarrik).
[aldatu] Kultura
Tel Aviveko unibertsitatea Israelgo garrantzitsuena da, eta nazioartean ere ospe handia du fisika, informatika, kimika eta hizkuntzalaritza gaietan bereziki. Opera entzutegi garrantzitsua dauka, non Placido Domingo tenoreak hiru urte egin zituen (1962-65). Antzerki ikuskizunak egiteko hainbat eszenatoki ere baditu.
Museo eskaintza zabala du, besteak beste arkeologia, arte garaikidea, judaismoaren historia, historia militarra... aztertzen dituztenak.
[aldatu] Kirola
Tel Aviv ezaguna da bertako saskibaloi taldeagatik, Maccabi Tel Aviv, besteak beste Europako txapelketan 5 aldiz izan baita garaile. Horrez gain, Maccabi Tel Aviv eta Bnei Yehuda Tel Aviv futbol taldeak ere badaude.