Stalingradeko bataila
Wikipedia(e)tik
Stalingradeko bataila |
|||
---|---|---|---|
Frontea | Ekialdeko Frontea | ||
|
|||
Borrokalariak | |||
Alemania |
SESB |
||
Indarrak | |||
675 tanke 732 hegazkin 1.011.000 gizon |
1.463 tanke 1.115 hegazkin 1.103.000 gizon |
||
Biktimak | |||
750.000 hildako edo zauritutako 250.000 bahitu |
700.000 hildako edo zauritutako 40.000 zibil hilak |
||
Ondorioa | |||
|
Stalingradeko bataila Stalingraden, gaur egungo Volvograd hirian, Bigarren Mundu Gerran Alemaniak eta Sobiet Batasunak elkarren aurka buruturiko borroka izan zen, 1942ko abuztuaren 21ean hasia eta 1943ko otsailaren 2an amaitua. Data horien artean, alemaniarrek hiriaren inguruko setioa, hiri barneko borroka eta sobietarren kontraerasoa, zeinek azkenean Alemaniako Seigarren Armada harrapatu eta suntsitu zuen, hartzen dira kontuan. Historia osoan hildako gehien eragin zuen batailatzat jotzen da eskuarki, bi aurkarien hildakoen kopurua 1,5 miloira iristen baitira.
Ekialdeko frontean norabide aldaketa ekarri zuen guda izan zen. Honen ondorioz, Ardatzako armadek 850.000 inguruko hildako izan zituzten, baita arma nahiz hornigai andana galdu ere galdu zuten. Alemaniak eta aliatuek galera horiek ezin izan zituzten berriro gainditu, eta, azkenean, Ekialdeko Europatik atzera egin behar izan zuten, 1943-1944ko borroken ondoren batik bat. Sobietarrak, baja franko jasota ere, Stalingradeko garaipenari esker, Sobiet Batasuna askatzen hasi ahal izan ziren, zeinek, 1945ean, Hirugarren Reicharen gaineko erabateko garaipena ekarri zuen.