See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Pinguino - Wikipedia, entziklopedia askea.

Pinguino

Wikipedia(e)tik

Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Pinguinoa
Pygoscelis antarctica pinguinoa bi kumerekin
Pygoscelis antarctica pinguinoa bi kumerekin
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Azpierreinua: Hegaztia
Filuma: Chordata
Ordena: Sphenisciformes
Sharpe, 1891
Familia: Spheniscidae
Bonaparte, 1831

Pinguinoa (ordena Sphenisciformes, familia Spheniscidae) itsas hegazti bat da. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.

Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumaje. Hegoak motzak dira hegats formakoak. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.

Eduki-taula

[aldatu] Bizimodua

  • Mugimendua: lehorrekoak eta uretakoak.
  • Lehorrean, pinguinoak dilindalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ordea, Hegatsei eta gorputzaren indarrari esker, abilezia handiz egiten dute igerian, orduko 40km-ko abiadura lortzeraino.

[aldatu] Elikadura

Zefalopodoz, krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen baitituzte. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egin beharrean aurkitzen dira. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen direlarik.

[aldatu] Ugalketa

Gehienek, harri txikiz algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Espezie handienak, ordea, salbuespen dira: Enperadore motakoak arrautza bakarra egiten du, gero arrak hatu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako “poltsa” batean inkubatzen duelarik. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako eta denboraldi guzti honetan arra arrautza inkubatzen egongo da ezertxo ere jan gabe, -40 ªC-ko tenperaturak jasanez eta baita elur-erauntsi izugarriak ere. Denboraldi hau igaro ondoren, emeak itzuli eta arrautzaren ardura hartzen du.

[aldatu] Bizilekua

Pinguinoen espezie guztiak Hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk, ordea, hala Galapagoetako pinguinoa, Ekuatorearen pareraino irits daitezke. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira, kontinente Antartikoan soil-soilik bizi direnak.

[aldatu] Motak

Pinguinoen artean 18ren bat mota bereiz daitezke. Aipagarrienak honako hauek dira:

  • Pinguino txikia (Pygascelis papua). Pinguino txikiena da, 35cm inguru garai izaten da. Lepoa, bizkarra eta hegoak beltzak izaten ditu, bular-sabelak berriz zuriak.
  • Pinguino motoduna (Eudyptes sp.). 60cm garai eta buruaren alde banatara luma horitako bi moto ditu. Negua itsasoan ematen du.
  • Pinguino handia (Aptenodytes sp.). 110cm inguru garai izaten da eta bizkarraldea beltza eta sabelaldea zuriak ditu. Moko luze mehea eta punta-oker samarra du. Hegoburuko izoztegietan ematen bizitzaren parterik handiena, baina itsasora irtenda arrantzan eta izotzetan egon behar duen denboraldirako gizentzen ere hilabete batzuk igarotzen ditu. Arrainak eta soinberak jaten ditu batez ere.
  • Pinguino enperadorea (Spheniscus sp.). Pinguino mota handiena eta ezagunena da. 120cm inguru izaten da. Lehen aipatu dudan bezala arrak inkubatzen du emeak erruten duen arrautza bakarra, hanken gainean jarri eta sabelaldean duen larru-tolesturarekin estalita. Inkubazioak bi hilabete irauten du negu garaian, eta garai horretan milaka kide elkartzen dira koloniatan barrualdean, kostatik oso urrun.

1844ko uztailaren 3a azken Pinguino handien bikotea hil zuten, Pinguinus generoa betiko iraungiz.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -