Perdita Durango
Wikipedia(e)tik
Datuak | ||
---|---|---|
Izenburu originala | Perdita Durango | |
Urtea | 1997 | |
Estreinaldia | 1997ko urriaren 31 | |
Generoa | Thriller | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Mexiko Espainia |
|
Iraupena | 126 min. | |
Banatzailea | Lolafilms | |
Zuzendaria | ||
Alex de la Iglesia | ||
Ekoizleak | ||
Andres Vicente Gomez | ||
Gidoilariak | ||
Alex de la Iglesia Jorge Gerrikaetxebarria Barry Gifford David Trueba |
||
Aktoreak | ||
Rosie Perez Javier Bardem James Gandolfini Screamin' Jay Hawkins Aimee Graham Harley Cross Alex Cox |
||
Argazkilariak | ||
Flavio Martinez Labiano |
Perdita Durango 1997 urtean Alex de la Iglesiak eginiko filma da.
Las Vegas, Nogales, Tijuana, Tucson eta Xochimilcon grabatua zen. Estatu Batuetan, Dance with the Devil zuen titulua. Filma Barry Gifforden 59° and Raining: The Story of Perdita Durango eleberrian oinarrituta dago. Perdita Durango pertsonaia jadanik David Lynchen Wild at Heart (1990) filmean agertu zen, non Isabella Rosselinik egina zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Perdita Durango umore, maitasuna, sexua eta ekintzaz beteriko filma da. Bere protagonistak kezkarik gabeko emakumea, Perdita Durango (Rosie Perez), eta hiltzaile erakargarria, Romeo Dolorosa (Javier Bardem) dira. Nerabe bikote estatubatuar bat bahitu ondoren, biek itzultze gabeko bidaia hasten dute far west lurraldeetatik Mafiako buru baten mandatua betetzen: umeki kargamendua Tijuanatik Las Vegasera eramatea.
[aldatu] Pertsonaiak
- Rosie Perez: Perdita Durango
- Javier Bardem: Romeo Dolorosa
- Harley Cross: Duane
- Aimee Graham: Estelle
- James Gandolfini: Willie 'Woody' Dumas
- Screamin' Jay Hawkins: Adolfo
- Demián Bichir: Catalina
- Carlos Bardem: Reggie San Pedro
- Santiago Segura: Shorty Dee
- Harry Porter: Ford
- Carlos Arau: Phillips
- Don Stroud: Santos
- Alex Cox: Doyle
- Miguel Galvan: Doug
- Regina Orozco: Lilly
- Roger Cudney: Herbert
- Erika Carlson: Glory Ann
- William G. Stamper: Charly Park
- Gabriel Berthier: Teknikaria
- César Rodríguez: Dedo Peralta
- David Villalpando: Skinny
- Forrie J. Smith: Armendariz
- Paco Pharrez: Nicky Bigfoot
- Will 'Nahkohe' Strickland: Provinio Momo 'The Fist'
- Josefina Echanove: Romeoren aitona
- Miguel Iglesias: Danny Mestiza
- Dewey Kellogg: Montana
- Marco Bacuzzi: Tony
- Abel Woolrich: Agure kanposantuan
- James Gooden: Manny Flynn
- Emily Blanton: Aireportuko zerbitzaria
- Maya Zapata: Neska mexikarra 1
- Vadira Zapata: Neska mexikarra 2
- Andaluz Russell: Juana
- Salvador Gómez: Mexikoko muga polizia
- Kenny Jacobs: Gidaria
- Pam Risner: Emakumea
- Cheli Godínez: Vicky
- Katie Barberi: Zerbitzaria
- Norman Stone: Old Man 'Toquez'
- Gerardo Zepeda: La Floridaren zerbitzaria
- Lazaro Paterson: Babalawo Apaiza
- Jessie Faller: Bankaren langilea
- Adelina Sinohui: Emakume Polita
- Roberto Lopez: Susie Streeteko gizona
- Paul Dapra: Polizia 1
- Craig Vincent: Polizia 2
- Steve Kennedy: Paramedikua
- Marco López: Estra Las Vegasen
- Jay So: SWAT
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
Zuzendaritza | Alex de la Iglesia |
Gidoia | Alex de la Iglesia, Jorge Gerrikaetxebarria, Barry Gifford eta David Trueba |
Ekoizlea | Andres Vicente Gomez |
Musika | Simon Boswell |
Argazkilariak | Flavio Martinez Labiano |
Edizioa | Teresa Font |
Efektu bereziak | Jackson Burns eta Danny Lester |
[aldatu] Gehiago
Perdita Durango eta 1989ko Matamoroseko sarraskiak baterakidetasun asko dituzte. Matamorosen, poliziak 30 gorpu erritualki hilak aurkitu zituen. Kaltetuen bat Santa Feko Mark Kilroy, 21 urteko ikasle estatubatuarra, zen. Sara Aldrete Villarreal eta bere mutil lagun kubatar-amerikarra, Adolfo de Jesus Constanzo, bere sektaren beste kideez gain, poliziak atxilotuak edo tiroz hilak ziren.
[aldatu] Soinu-banda
Los Tigres del Norte, Johann Sebastian Bach eta Johnny Cashek hartzen dute parte beste taldeekin batera.