Panamako kanala
Wikipedia(e)tik
Panamako kanala Ozeano Atlantikoa (Karibe itsasoa) eta Ozeano Barearen artean eraikitako ubide artifiziala da, Panama kostatik kostara zeharkatzen baitu. Merkataritza balio handia du, itsas komunikazioen denbora eta distantziak izugarri murrizten baititu.
Amerika ipar edo hego muturretik zeharkatu beharren, erdi-erditik zeharkatzea ahalbidetzen du, itsasontziei milaka kilometro aurreratuz. 1914ko abuztuaren 15ean inauguratua, 1999 Estatu Batuek Panamar nazioari entregatu zioten bere jabetza.