Neutroi
Wikipedia(e)tik
Neutroia | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapena | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Ezaugarriak | ||||||||||||||||
|
Neutroia elektrikoki neutroa den eta protoiarekin batera oinarrizko partikula azpiatomiko nuklearra da.
[aldatu] Propietateak
Protoia baino zertxobait astunagoa da neutroia (1,67492716(13)x 10 − 27 kg) eta elektroi bat baino 1838,65 aldiz astunagoa. Atomo guztiek dute neutroiren bat nukleoan, hidrogenoaren isotopo arruntenak izan ezik.
Hadroien taldeko partikula da eta bere karga neutroagatik materian sartzeko ahalmen handia erakusten du, materia barneko partikula positiboen aldarapenik ez duelako pairatzen. Hori dela eta,atomoen nukleoek zurga ditzakete neutroiak, egonkorrak diren nukleoak isotopo erradiaktibo ezegonkor bihurtuz. Nukleotik kanpo desintegratu egiten da (12 minutuko erdibizitza duelarik) protoi bat, elektroi bat eta antineutrino bat emanez.
[aldatu] Aurkikuntza
Partikula hau, James Chadwick-ek aurkitu zuen 1932an. Ordura arte, ezagunak ziren partikula azpiatomiko bakarrak elektroiak eta protoiak ziren, azken hauek nukleotako partikula mota bakartzat hartzen zirelarik. Baina, 1930. urtetik aurrera, gorputz batzuk partikulaz bonbardatuak zirenean karga neutrodun partikula batzuk askatzen zituztela ikusi zen. Chadwick-ek parafinazko itu bat erabili zuen askaturiko partikula neutro horiez bonbardatzeko eta itu horren barruko protoien egozketa ikusi. Horretaz baliatuz, partikula berri horrek masa protoiarenaren antzekoa izan eta nukleoaren barne egon behar zuela ondorioztatu ahal izan zuen zientzialariak, neutroi izena jarriz partikula aurkitu berriari. Aurkikuntza honi esker fisikako Nobel saria irabazi zuen 1935ean.