Nafarroako Gorteak
Wikipedia(e)tik
Nafarroako Gorteak edo Hiru Estatuak, Nafarroako Erresumako erakundea zen. Gorteak Nafarroako Antso VII.ak sortu zituen eta 1841 arte iraungo zuten. Urte hartan Nafarroako Foruak Aldatzeko Legea adostu baitzen eta Nafarroako ia erakunde guztiak desagertu ziren.
1979an, Nafarroako Parlamentua autonomia aurreko hautapen erakundea sortu zen, eta 1982an Foru Hobekuntzaren Legeak bere antolakuntza eta jurisdikzioa agindu zituen. Parlamentuaren bigarren izena Nafarroako Gorteak da.
Gorteek ez zuten egoitza finkorik, normalean Iruñean edo Oliten egin ziren baina Tafalla, Lizarra, Zangoza edo Tuteran ere egin ziren.
Hiru Estatuaren izena Frantziako Erresumatik datorkigu. Lehendabizikoz 1319an erabili arren, XV. mendean ohikoa izango zen. Gorte Orokorretan, Erregearekin batera hiru Estatuak edo Estamentuak zeuden, boterearen arabera:
- Estamentu Militarra, nobleteriarena;
- Estamentu Eklesiastikoa, Elizi zegokiona;
- Estamentu Uniobertsitatekoa Hiribilduei zegokiona.
Gaianera, Nafarroako gizartean bazueden beste estamentuak Gorteetan ez zeudenak:
- Nekazari petxariak, petxak edo zergak ordaindu behar zutenak, ez zeukaten Gorteetan egoteko eskubideak baina bai Udaletan eta Kontzejuetan.
- Nekazari koilazoak, lurrari lotuak, hasieran morro-lanak egiten zituztenak eta gero errentariak.
- Azkenean, erlijio gutxiengoak:juduak, mairuak eta beste talde baztertuak, agoteak bezala.
Estamentu bakoitzak bere kabuz eztabaidatzen zuen eta gero beste Estamentuei bere erabakiak azaltzen zizkieten.