Mediku
Wikipedia(e)tik
Medikua medikuntza praktikatzen duen pertsona da. Beste sinonimo batzuk hitza adierazteko hauexek ditugu: sendagile, osagile, doktore, osalari edo sendakin.
Medikuen funtsezko zeregina gaixotasunen diagnostikoa lortzea eta horren araberako tratamendua ematea da, bai eta eritasunen prebentzioa lantzea ere.
Diagnostikora iristeko, sendagileak dituen oinarrizko tresnak haren burua eta fonendoskopioa dira. Buruarekin, anamnesia eratuko du lehenik eta behin, historia klinikoaren zati subjetiboa alegia, sintomak erregistratzeko bidea. Gaixotasunen zeinuen bila, aldiz, miaketa fisikoa praktikatuko dio pazienteari, zati objetiboa burutuz. Gaur egun, proba osagarriak ere egin behar dituzte medikuek kasu gehienetan, diagnosia lortzeko edo zehazteko, proba hauek are objetiboagoak izanda.
Tradizionalki, osagileek "Zin Hipokratikoa" egiten dute, jardueraren etika erakusteko.
[aldatu] Espezialistak
Espezialitate medikoen arabera, sailkatu eta definituko ditugu medikuak:
Alergologoak | Barne medikuak | Endokrinologoak | Erradiologoak | Errehabilitadoreak | Erreumatologoak | Famili medikuak | Hematologoak | Kardiologoak | Kirol medikuak | Zirujau orokorrak | Zirujau plastikoak | Mediku intentsiboak | Nefrologoak | Neumologoak | Neurologoak | Oftalmologoak | Otorrinolaringologoak |Pediatrak | Psikiatrak | Traumatologoak | Urologoak