Lev Vigotski
Wikipedia(e)tik
Lev Seminovitx Vigotski (errusieraz Лев Семёнович Выготский) psikologo bielorrusiarra zen, garapenaren psikologian psikologo esanguratsuenetako bat eta neuropsikologia sobietikoaren buruetako bat. 1960.en hamarkadan izan zen ezagutua eta deskubritua baliabide akademikoen aldetik, mendebaldeko munduan.
Bere obra anitzarengatik eta bere heriotza goiztiarrarengatik izan da Mozartekin parekatua psikologia mailan. Bere obraren ideia nagusia, gizakien garapena elkarrekintza sozialaren terminoetan soilik izan daitekela ulertua esan nahi du.
Garapenak datza, instrumentu kulturalen barneratzean (hizkuntza bezalaxe), hasiera batean gureak ez direnak baina gizataldearen baitan daudenak.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Vigotski Orshan, Errusian (Gaur egun Bielorrusia) jaio zen; familia judutar oparo batean. Familian zortzi seme-alabetatik bigarrena zen eta familia Gomel hirira joan zen bizitzera Vigotskyk bi urte bete zituenean eta han hasi zen.
Bere nerabezaroan, antzerkia zuen oso gustoko eta 1915ean Hamleti buruz idatzi zuen saiakuntza bat. Moskuko unibertsitatean medikuntzan inskribatu zen eta geroago zuzenbidean, karrera biak 1917an bukatuz eta 1918an graduatuz.
Beranduago, Gomel hirira bueltatzen da psikologia eta literatura irakasteko gogoz. Momentu horretan, Urriko Erreboluzioarekin batera hasten da aktibitate politikoan jo eta su.
Bere jarduera anitzek Gomel hiriko aktibitate intelektual eta kulturalean kokatzen dute. Bertan, hizkuntza eta literatura irakasten dituelarik Langile Profesionalen Eskolan; psikologia eta logika ere irakasten ditu Institutu Pedagogikoan; Estetika eta Artearen Historia kontserbatorioan eta antzerki zati bat bideratzen du egunkari baten, eta azkenik, aldizkari literario bat ere sortzen duelarik. Garai hortan da, Marx eta Engels, Spinoza eta Hegel, Freud, Pavlov eta Potebnia irakurtzen hasten denean. 1919an, tuberkulosia hartzen du eta 1920an eritetxe batean da internatua. Hala ere, bere bizitza laburra izango delakoan, egoera honek bere lanarekiko ispiritua gehitu egingo du.
Institutu Pedagogikoan psikologia laborategi bat sortzen du Haur Hezkuntzako haurrak behatzeko eta horren gainean lan egiteko. Hemendik jasotzen du materiala 1926an agertuko den "Psikologia Pedagogikoa" liburua egiteko. 1924an, Vigotsky Rosa N. Sméjovarekin (1979an hila) ezkontzen da eta bikote honetatik bi ume jaioko dira: Gita L. eta A.L. Vygodskaia. Urte berean, Vigotskyk saiakuntza bat aurkezten du "Aurkikuntza erreflexologikoak eta psikologiaren metodoak". Leningradon, psikoneurologiako bigarren kongresuan. Geroago, hobeto aztertuko duena. Aurkikuntza hauek, Korniloven inpresio oso sakonak jasan zituen. Hau psikologia marxistaren korronteko buruzagietako bat izanik, eta Moskuko Unibertsitateko Psikologiako Institutuko zuzendaria. Beranduago, Vigostkyk Moskuko Psikologiako Institutuan lan egin zuen Luria eta Leontievekin, bera baino pixkat gazteagoak zirenak, geroago mundu mailan aintzat hartuak izango direnak. Beraiek topatzen zutena zera zen: teoria psikologikoa berformulatzea, marxista ikuspuntutik estrategia pedagogikoak asmatzen, analfabetismoaren aurka borrokatzeko. Garai hartan, analfabetismo delako hau zuten haurrak "anormalak" edo eta "zailak" esaten ziren, non, kategoria hauetan ezkertiak edo atzerapen mentala zuten haurrak sartzen ziren. 1925ean, Vigotskyk psikologia laborategi bat sortzen du normalak ez diren haurrentzat, geroago, Defektologia Esperimentala Institutua izango dena. 1925eko udaberrian Vigotskyk Alemania, Holanda eta Frantzia bisitatzen ditu. Baina, Errusiara bueltan, tuberkulosia dela eta ospitalera joan beharra dauka eta momentu horretan, Artearen Psikologiari buruzko tesia bukatzen du, udazkenean defendatuko duena baina ez dena argitaratuko. 1926an berriro sartzen dute ospitalean, non, saiakuntza bat idazten du "Krisi Psikologikoaren esanahi historikoa"ri buruzkoa baina hau ere ez da argitaratuko.
Ostean, bere osasunak hobera egingo du eta aurkikuntzako aktibitate luze bat hartuko du bere ikasleekin, psikismoaren kontzepzio historiko-kultural berritik eta psikologiaren irakaskuntzatik, zientzia sozialetik, hezkuntzatik eta eskasiagatik sorturikoa. Hala ere, lan hauetako bakan batzuk soilik dira argitaratuak.
Vigotsky Freuden, Piageten, Kohlerren, Sternen eta Gesselen irakurle fina zen eta autore hauen edizioetako prefazioak argitaratzen ditu. 1929ko hasieran, bere ospea Errusia osotik zehar hedatzen da, beraz, hilabete batzuk gonbidatzen dute Tashkenten pedagogo eta psikologoak sortzeko, Asia zentraleko Unibertsitatean. 1930ean, mintegi bat bideratzen du Moskun Luria, Eisenstein eta Marr linguistekin. 1931n, bere teoria historiko-kulturalari buruzko kritikak agertzen hasten dira eta hogei urteko ikertzaileen taldea banatu egiten da. 1933an, bere obraren sintesi handi bat garatzen du, jaso dituen kritika guztiei erantzuteko. Material honek azkenean, "Pentsamendua eta Hizkuntza" liburuan amaitzen du.
1934ko udaberrian, ospitalera eramaten dute eta ohetik bertatik "Pentsamendua eta Hizkuntza"ko azken kapitukua bukatzen du, bere heriotza eta gutxira argitaratua izango dena. Vigotsky ekainaren 10etik 11ko gauera hil zen eta Novodiévitchinen lurperatua izan zen. Bere bibliografia 180 kapituluz osotua dago eta horietatik 80 ez dira argitaratuak izan. Bere ideiek rol garrantzitsua dute psikologiako eta pedagogiako erreflexio teorikoetan. Hala ere, berdinak sentsuratuak izan ziren 1936tik aurrera, bere testuak antimarxista eta antiproletarioak bezalakoak kontsideratuak izan zirelako. Bere obrarik garrantzitsuena: "Pentsamendua eta Hizkuntza (1934) da.
Vigotskyri buruzko espezialistarik handiena James V. Wertsch da eta Espainian, Angel Riviere izan da bere obra hobekien landu izan duena.
[aldatu] Lanak
Vigotskyren obran kontzeptu batzuk agertzen dira garrantzia bereziz: Bere posizio teorikoak, Garapen Hurbileko Eremua (GHE), andamiajea, erraminta psikologikoak, erdikaria, internalizazioa, ... Hala eta guztiz ere, bere bizitzan zehar bere lanetan gai ezberdinak garatu zituen. Hona hemen batzuk:
- Goi funtzio mentalen sorrera eta garapena.
- Zientziaren filosofia.
- Aurkikuntza psikologikoen metodologiak.
- Ikaskuntza eta gizabanakoaren garapenaren erlazioa.
- Eraketa kontzeptuala.
- Hizkuntza eta pentsamenduaren arteko erlazioa.
- Artearen psikologia.
- Jokoa fenomeno psikologiko legez.
- Ikaskuntza transtornoen estudioa.
- Gizabanakoaren garapen anormala (Defektologia).
Vigotskyk dio inteligentzia garatzen dela haurrak bere ingurunean aurkitzen dituen instrumentu edo erraminta psikologiko batzuei esker, non, hizkuntza erraminta funtsezkoa konsideratzen duen.
[aldatu] Internalizazio prozesua
Oso garrantzizkoa da goi funtzio psikologikoen garapena ulertzeko, subjetuaren fenomeno psikikoa (internalizazioa). Prozesu hau ulertzen da, dibertsitate handiko operazio sozio-psikologikoei esker intererlazio sozialetik abiaturik. Operazioen dinamika honetan, kultura subjetuan beran jabetuz doa. Subjetuaren jarrera indibidual eta kolektiboaren sorrera sozial eta kulturala, adibide soil bat da ikusteko zer nolako garrantzia duen arauen, baloreen, eta abarren internalizazioaren fenomenoak. Non, gizartearen garapen eta eboluzioa errepresentatzen den eta Vigotskyk honela definitzen du: "Formazio bikoitzaren legea edo garapen kulturalaren lege genetiko orokorra".
Lege honek zera dio, haurraren garapen kulturalean, funtzio oro birritan agertzen dela: maila sozialean eta beranduago, maila indibidualean. Lehendabizi, pertsonen artean (interpsikologikoa) eta geroago, haurraren barnean (intrapsikologikoa). Funtzio psikologiko guztien oinarria gizabanakoen erlazioetan datza.
Internalizazio prozesu honetan, ezin daiteke ahaztu bitartekaritza instrumentuak duten paper garrantzitsua, eta medio soziokulturalari esker daudela sortuak. Vigotskyren perspektibaren ustetan garrantzitsuena, hizkuntza da (ahozkoa, idatzia eta pentsamendua). Internalizaziotzat jo dezakegu fenomeno sozialen transformazioa fenomeno psikologikoetan, erraminta eta zeinuen bitartez. Transformazio psikiko hauek forma honetan sintetiza ditzakegu:
- Kanpoko aktibitate bat suposatzen duen operazio bat, eraiki eta barnean hasten denean.
- Prozesu interpertsonal bat ezaugarri intrapertsonal baten transformatzen denean.
- Prozesu interpertsonala prozesu intrapertsonal bihurtzean, gertaera ebolutibo batzuen emaitza delarik.
Vigotskyren aburuz, internalizazioak prozesu autokonstruktiboari eta berreraiketa psikikoari egiten dio erreferentzia. Internalizazio fenomeno honen garapena sujetuaren lehenengo etapan ematen da, bere jaiotzarekin batera, familiarekin eta eskolarekin interakzioan. Esperientzia hauek gutxinaka-gutxinaka prozesu mentaletan transformatuz. Internalizazio prozesu hau Maria Montessoriren lanarekin konparatu dezakegu, 0-6 urteko haurraren adimenari, Adimen Zurgatzailea deitzen dionean; adimenak zurgatzen duena giroa, ohiturak, arau sozialak, hizkuntza, kultura eta lekua dira. Planteamendu honen originalitatea, indibiduoa eta bere erlazio sozial konplexuak dira eta beraien arteko erlazioa barne prozesuekin eta bitartekaritza instrumentuen domeinuarekin zerikusia dutela esan genezake. Inportantzia ematen diote baliabide soziokulturalei eta neurketa instrumentuen autoformazioari. Beraien artean, pentsamendua, analisi-sintesi kapazitatea, argudioa, erreflexioa edo abstrakzioa besteak beste. Prozesu interpertsonal bat, prozesu intrapertsonal batean transformatzen da, honen emaitza gertaera ebolutibo luzeak eta kulturaren barneratzeak, pixkanaka, jarrera indibidual eta amankomun batzuetara gidaturik. Prozesu hau errepresentagarria da Vigotskyren teorian. Gizartean ematen da, beraz, dialektikoa da baina maila altu batean. Laburbilduz, Vigotskyren teoriaren ustetan barne prozesuak pertsonalitatearen sortzaileak dira, kontzientzia indibidual eta sozialarenak. Goi prozesu psikologikoen garapenaren oinarrizko prozesuak dira, non, bitartekaritza instrumentuek hartzen dute parte (bereziki, hizkuntzak). Internalizazioaren prozesu psikikoak, esperientzia sozial bat hartzen du kontutan (haurraren eguneroko hizkuntza soziala, haur hezkuntzan), pixkanaka erabilpen intelektualaren hizkuntzan transformatuko da (haurraren eguneroko hizkuntza, pentsamenduetan transformatuko da), tarteko etapa bezala izanik hizkuntza egozentrikoa.
Hobekuntza honen heinean, sujetuak bere autonomia edo independentzia hartuko du objetu errealekiko. Internalizazioaren azken fase honetan, hizkuntza eta pentsamenduaz hitz egitean haurrak aukera du hitz edo kontzeptu baten orokortzeak egiteko. Hau lortzen duenean hizkuntza barneratua dagoela esan daiteke. Bere funtzioa eraldatua baitago.
[aldatu] Kontzeptu teorikoak
[aldatu] Oinarrizko eta goi prozesu psikologikoak
Oinarrizko Prozesu Psikologikoak (OPP) komunak dira gizabanakoan eta beste animalia nagusietan. Oinarrizko Prozesu Psikologikoen (OPP) artean, adibide batzuk aipatu ditzakegu: memoria eta atentzioa. Aldiz, Goi Prozesu Psikologikoen (GPP) ezaugarri nagusietako bat da gizakiak direla eta haurrarengan garatzen direla kulturan barneratzen diren heinean izango litzateke. Ondorioz, esperientzia kultural ezberdinak garapen prozesu desberdinak ekoiztu ditzakete.
Goi Prozesu Psikologikoak (GPP) azpisailkatuko dira orduan, xume eta garatuetan. Bitartean, lehenengoak, kultura baten partehartzeagatik soilik garatuko dira bereziki, ahozko hizkuntzaren bitartez; bigarrenak, instrukzioa behar dute, hots, eskola. Hizkuntza idatzia eta kontzeptu zientifikoak izango lirateke Goi Prozesu Psikologikoen (GPP) adibide.
[aldatu] Garapen Hurbileko Eremua (GHE) eta andamiajea
Garapen hurbileko eremuak espazioari dagokio. Haurrak iadanik dituen abileziak dira eta ikasi ditzakeenak heldu baten bitartez. Garapen Hurbileko Eremua (GHE) kontzeptuak esan nahi du, haurraren abileziak eta helduaren erlazioaren artekoa. Lehendabiziko pausua, haurrak lan egin dezakenean eta ariketa edo eta arazoak konpondu ahal dituenean beste baten laguntzarik gabe. Garapen Potentzialaren maila da, haur bati heldu batek gidatzen dionean edo beste norbaitek laguntzen dionean. Eta bien arteko desberdintasunari Garapen Hurbileko Eremua deitzen diogu. Heldu batek (edo beste berdin batek, ikaskide bat izan daiteke) bitartekari lana egiten duenean haurra eta eginbeharraren artean, honi andamiajea deitzen diogu. Azken kontzeptu hau Jerome Brunerrengatik izan da nahiko garatua.
[aldatu] Pentsamendua eta hizkuntza
Vigotskyren obraren beste ekarpen bat zera izan da, hizkuntzaren garapenaren eta pentsamenduaren intererlazioa. Guzti hau bere liburuan ikusi dezakegu hobeto garaturik "Pentsamendua eta Hizkuntza", bertan barnekonexio izugarria ikusirik, ahozko hizkuntza eta kontzeptu mentalen garapenean.