Koralezko Barrera Handia
Wikipedia(e)tik
Koralezko Barrera Handia (ingelesez Great Barrier Reef) munduko koralezko uharririk handiena. Uharria Koralezko itsasoan dago, Australiako ipar-ekialdean dagoen Queenslandeko kostaldean. Uharria 2000 kilometroko luzera duenez, espaziotik ere ikus daiteke.
Koralezko Barrera Handia ikusteko lehenengo europarra James Cook kapitaina zen, 1768ko bere bidaian. Cook 1770eko ekainaren 11an uharrian hondoa jo zuen.
Batzutan Koralezko Barrera Handia munduko animaliarik handienatzat hartu izan da. Hau ez da benetazkoa tartean koralezko kolonia ugari dituelako.
Eskualdea babesteko Australiak Great Barrier Reef Marine Park sortu zuen. UNESCOk 1981ean Koralezko Barrera Handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Barrerak 34.870.000 ha azalera du.
Barreraren ekosistema oso hausterraza da: berotze globala eta kutsaduraren eraginez urtero urtero txikitxen ari da.
Eskualdean turismo ugari dago Queenslandeko Cairns edo Townsville bezalako herrietan resort sortzen ari dira, bere hondartzak gozatzeko eta handik barrerara urpekaritza-bidaiak egiteko.
[aldatu] Kanpo loturak