Kantauriar mendilerroa
Wikipedia(e)tik
Kantauriar mendilerroa edo Kantauriko mendiak Espainiako iparraldea eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendilerroaren izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa eta 480 kilometroko luzera du.
Hiru atal nagusi ditu:
- Galizia-Leongo mendigunea
- Europako Mendiak
- Euskal Herriaren barnean dauden mendilerroak
Mendi asimetrikoak dira, hegoaldean ordokia dagoenez altuera gutxi hartzen dute eta iparraldean itsasoarekin topo egiten du azkar. Asturias, Leon eta Palentzian 2.000 metroko altuera hartzen duten mendiak daude. Torre de Cerredo mendiak 2.648 metroko altuera du.