Kanputxea
Wikipedia(e)tik
Kanputxeako Erresuma |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: ( Nazioa, Erlijioa, Erregea ) |
|||||
Ereserkia: Nokoreach | |||||
Hiriburua | Phnom Penh 11°31′N 104°49′E |
||||
Hiri handiena | Phnom Penh | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Khmerera | ||||
Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzional Norodom Sihamoni Hun Sen |
||||
Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
Frantziatik 1949 1953 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
181.035 km² (88.) 2,5% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (1998) - Dentsitatea |
14.071.000 (63.) 11.437.656 78 biztanle/km² (121.) |
||||
Dirua | Riel1 (KHR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +7) Ez (UTC +7) |
||||
Interneteko domeinua | .kh | ||||
Telefono aurrezenbakia | +855 |
||||
Herritarra | kanputxear | ||||
1AEBetako dolarra ere bai eguneroko dirua da |
Kanputxea (batzuetan Kanbodia) Hego-ekialdeko Asiako estatua da, Indotxina penintsulan kokatua. Mugakide ditu Tailandia mendebaldean, Laos iparraldean eta Vietnam ekialdean. Oraingo estatua Khmer Inperioaren oinordeko zuzena da, behin Indotxina osoa aginpean eduki zuen inperioa. Kanputxeako turismo baliabide nagusietakoa Angkor Wat tenplu eta hiri galdua da: herriarentzat ikur nagusi bilakatu da, banderan agertzeak azaltzen duen bezala.
Hiriburua Phnom Penh da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren auzia
Kanputxea izena berezko khmererazko izenetik gertuago dago Kanbodia baino, (frantsesezko Cambodgetik eratorria da). Horrela, estatuaren berezko izena (ohiko idazkeran ), Preăh Réachéanachâkr Kâmpŭchea, Kanputxeako Erresuma. Etimologiaz, honela da: Preah- (sakratu), Reach- (errege), -ana- (aginte) -châk (gurpil, botere eta agintearen ikurra).
Euskaltzaindiak Kanputxea hobesten du, Kanbodiaren kaltetan. Berriak ere Kanputxea darabil.
Frantziaren kolonizazio garaian, Kanbodia zen izen ofiziala (Cambodge). 1953an independentzia lortu zutenetik, hainbat izen ofizial erabili dira nazioarteari begira:
- 1953-1970: Kanbodiako Erresuma (Royaume du Cambodge) monarkia garaian.
- 1970-1975: Khmer Errepublika (République Khmère) Frantziako Errepublikaren kalkoa.
- 1975-1979: Kanputxea Demokratikoa (Kampuchea démocratique) Khmer Gorriak komunisten aginpean.
- 1979-1989: Kanputxeako Herri Errepublika (République populaire du Kampuchea) Vietnamek babestutako gobernuaren aginpean.
- 1989-1993: Kanbodiako Estatua (État du Cambodge) izen neutrala Nazio Batuen aginpean monarkia izan ala ez erabakitzen.
- 1994-orain: Kanbodiako Erresuma (Royaume du Cambodge) berrerabilia monarkia berrezartzean.
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Kanputxeako geografia
Kanputxea 181.040 km² luze-zabal da, Tailandiarekin 800 km muga ipar eta mendebaldean, 541 km Laosekin ipar-ekialdean eta 1.228 km Vietnamekin ekialde eta hego-ekialdean dituela. 443 km luze den itsasertza du Tailandiako Golkoan.
Geografia ezaugarri nagusia Mekong ibaiak sortutako ordokia da. Tonle Sap aintzirak uholde handiak sortzen ditu ordokian, urtaro lehorrean 2.590 km² eta eurien urtaroan 24.605 km² dituena. Ordokian —herrialdearen bihoztzat jotzen da— biztanle asko bizi dira eta arroza landatzen da bereziki. Hori dela eta, estatuko % 75 100 m baino beherago dago, Tailandiako muga inguruko Cardamon mendiak (gehienez 1.813 m) eta Dâmrei mendiak (500–1.000 m) izan ezik. Kanputxeako mendi garaiena Phnom Aoral da (1.813 m).
Kanputxeak montzoi garaia du, maiatzetik urrira hego-mendebaldeko haizeek Thailandiako Golkotik eta Indiako Ozeanotik hezetasuna baitaramate eta erauntsi gogorrak izaten dira irailetik urrira. Urtaro lehorra azarotik martxora da, garai lehorrena urtarril eta otsaila izanik. Tenperatura 10°–38°C tartekoa da.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Kanputxeako historia
Khmer herria Asia hego-ekialdeko lehenetakoa izan zen Indiatik ideia eta egitura politikoak ezartzen, batez ere lurralde zabalak erresuma zentralizatuen aginpean. Eskualdean ezarritako lehen erresuma ezaguna Funan izan zen, V eta VI. mendeetan garatu zena. Horren ondoren, Chenla erresumak segitu zuen, oraingo Kanputxea, Laos, Tailandia eta Vietnamgo lurraldeak menpean zituela.
Hala ere, khmer kulturaren urrezko aroa IX-XIII. mendeen artean izan zen, Kanbuja erresumaren garaian. Erresuma honek oraingo estatuari izenetako bat ematen dio: Kanbodia. Khmer Inperio honen hiriburua Angkor hirian zegoen, Mekong ibaiaren ertzean.
Inperioa gainbeheran hasi zen, erresumak indarra galdu eta inguruko herrien oldarkortasunak gora egiten zuen heinean (batez ere siamdarrena eta txanpatarrena); halaber, dinastia barneko liskarrak eta ureztatze sistema konplexuen hondatzeak zerikusi zuzena izan bide zuen. Angkorreko erregetzak 1431 arte iraun zuen, thailandiarek hiria hartu eta khmer erregeak hegoaldera ihes egin zuenean.
XV-XIX. mendeen arteko gainbeheraren ondorioz, lurraldeak etengabe galdu zituzten, batez ere Siam eta vietnamdarren aurrean. XVIII. mendean, vietnamdarrek Mekong ibaiaren delta bereganatu zuten eta XIX. mendean, beste lurralde batzuk, khmer lurrak guztiz bereganatu eta kultura vietnamdu nahian.
Gainbeheraren beherenean, Frantziaren protektoratu bihurtu zen 1863an, Indotxinaren zati moduan. Japoniaren okupazioaren ostean Bigarren Mundu Gerran, 1953an kanputxearrek independentzia aldarrikatu zuten.
Monarkia urte batzuen buruan, 1975-1979 artean Khmer Gorrien erregimen komunista ezarri zen, Pol Pot agintari zela. Garai hartan, 2.000.000 inguru kanputxear hil zituen gobernuak, etsai ezkutua delakoaren aurkako politikan, hau da, Kanputxean komunismoa ezartzearen aurka zeudelako aitzakia hartuta. Garai hori Vietnamek Kanputxea inbaditu zuenean amaitu zen, 1978ko abendutik 1979ko urtarrilera iraun zuen 17 eguneko gerran. Horrela, Pol Pot klandestinitatera igaro zen.
1991an, bake hitzarmena izenpetu zuten bi aurkariek, Nazio Batuen babespean, eta hauteskunde demokratikoak egin ziren. Horrela, Norodom Sihanouk errege jarrita, monarkia berrezarri zen. Pol Pot 1998an hil ondoren, erregeak amnistia eskaini zien Khmer Gorriei. Hala ere, 2006an Khmer Gorrien Kanputxea Demokratikoak egindako genozidioaren aurkako epaimahaia eratu zen, Nazio Batuen babespean. Epaiketak 2007an hasi ziren, Kanputxeako biztanleen laurdena hiltzeko agindua eman zutenen aurka.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Kanputxea 20 probintziatan (ខេត្ត = khet) eta 4 udalerritan (ក្រុង = krong) banatua dago.
[aldatu] Probintziak
|
|
[aldatu] Udalerriak
- Kep
- Kompong Som
- Pailin
- Phnom Penh
[aldatu] Ekonomia
Kanputxeako ekonomia nekazaritzan oinarrituta dago, batez ere arroz ekoizpenean. Azken urteotan turismoaren garapen lasterra izan da, batez ere Angkoreko tenpluen eta Phnom Penh hiriburuaren erakargarritasuna dela-eta.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak