See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Jose Maria Iparragirre - Wikipedia, entziklopedia askea.

Jose Maria Iparragirre

Wikipedia(e)tik

Jose Maria Iparragirre Balerdi (Urretxu, Gipuzkoa, 1820, abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso, 1881, apirilaren 6a) olerkari gipuzkoarra. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria olerkiak.

[aldatu] Biografia

Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820. urteko udarako egun baten. Euskal Herriak pairatu izan zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak kontutan hartuz, bere 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar eman ziren. Eraldaketa hauek, Erregimen Zaharraren krisialdiarekin hasten dira, Gerra Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da, gatazka honek azkenean, 1876. urtean, foru abolizioa ekarraraziko du.

Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta unetan ematen da. Bere garaikide zen Charles Baudelairek Sentitzeko modu bat deitu zion, sentitzeko modu bat gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta baita ere askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmoa bezala azaltzen dena. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz, askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa bera aurkitu beharra. Existentzi motorea eta gehiago sortze arnasa, gauza zehatza lortzeko anbizioa baino.

Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatu zuen, eta modu honetan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor. Bertsolari zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonairik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia, Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu.

Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek Adam Mickiewiczek Polonian edo Alessandro Manzonik Italian betetako paper bera egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.

[aldatu] Kantak

  • Agur Euskalerria
  • Ameriketatik Urretxuko semeei
  • Errukarria
  • Ezkongaietan
  • Gernikako Arbola (Gernikako Arbolaren omenez)
  • Glu, glu, glu!
  • Gora Euskera
  • Kantari euskalduna
  • Nere amak baleki
  • Nere etorrera
  • Nere izarra
  • Nere maitearentzat
  • Nere ongile maiteari
  • Ume eder bat
  • Zugana manuela

[aldatu] Gernikako Arbola

1
Gernikako Arbola
da bedeinkatua
euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua

2
Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako Arbola.
Zaude bada zutikan
orain ta denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera
     
3
Ez zera eroriko
Arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntea.
Laurok hartuko degu
zurekin partea
pakian bizi dedin
euskaldun jendea.

4
Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laster belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
Arbola biziko da
orain eta gero.
     
5
Arbola botatzia
dutela pentsatu
Euskal Herri guztian
danok badakigu.
Ea bada jendea
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.

6
Beti egongo zera
udaberrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaitez bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.
     
7
Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko.
Gerrarik nahi ez degu
pakea betiko
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.

8
Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Bai eta indarra ere
zerorren lurrari
eta bendizioa
Euskal Herriari.
Beste hizkuntzak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -