Industrializazioa Euskal Herrian
Wikipedia(e)tik
Euskal Herriko historia |
Historiaurrea eta Antzin Aroa |
Erdi Aroa |
|
Aro Modernoa |
|
Aro Garaikidea |
|
Kronologiak |
---|
Industrializazioa Euskal Herrian XIX. mendean burutu zen Bizkaia eta Gipuzkoan eta geroago iritxi zen, XX. mende bitarte Araba, Nafarroa eta Lapurdira batez ere. Hasiera batean batez ere Bizkaian izan zen Industria Iraultza
[aldatu] Sektore nagusiak
Bizkaiko meategiek izugarrizko garrantzia izan zuten, esaterako, 300.000 tonako ekoizpena lortu zen 1870ean. Hasiera batean ingelesek ustiatu zituzten meategiak, mea oso kalitate onekoa eta eskuratze erraza zelako. Baina atzerritar enpresek lortzen zituzten irabazien parte bat bizkaitar burgesiaren eskutan gelditzen zen, beraiek baitziren lurjabeak.
Garai hartan irabazi handiak egin zituzten, lan merkea eta presio fiskal ahula baitziren. Metatutako kapitalarekin Bizkaiko burgesia siderurgia enpresak sortzen hasi zen. Horien behar nagusia erregai merkea zen eta ikatz meategi hurbilenak Asturias aldean izan arren, ikatza Ingalaterratik ekartzen hasi ziren. Ingalaterrako ikatza kalitate hobekoa zen eta garraio kostua txikiagotzen zen hara burdina eraman eta ikatza edo coke-a ekarriz.
1895ean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, haien artean 1902an sortu zen Bizkaiko Labe Garaiak izan zen; bertan lortzen zen burdina barraren kostu prezioa munduko txikienetakoa zen.
Siderurgiaz gain papera eta ontziolen industriek hedapen handia izan zuten, beti ere finantza egitura sendo batean oinarrituta.
[aldatu] Hainbat enpresa garrantzitsu
- Bizkaiko Labe Garaiak : 1902. urtean sortu zen eta Bizkaiko siderurgia fabrika nagusietako bat izan zen. Hiru enpresa siderometalurgikoen elkarpena dela eta sortu zen: Altos Hornos, Fabricas de hierro eta Aceros de Bilbao. Sestaon zegoen kokatuta. Altzairua esportatzen eta kokea inportatzen zuen, lurrunontzien konstrukzioa bultzatuz.
- Ibarri eta Kia: batzuetan atzerriko eta Euskal Herriko enpresek bat egiten zuten enpresa berriak sortuz; adibidez, burdingintza enpresa ingeles, frantses, belgikar eta alemaniarrek bi metase konpainia eratu zituzten: Ibarri eta Kia.