See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Hermann Hoth - Wikipedia, entziklopedia askea.

Hermann Hoth

Wikipedia(e)tik

Hermann Hoth (1885 - 1971) Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen general alemaniarra. Zeinbait garaipen lortu zituen; bai ekialdeko frontean, bai mendebalekoan.

[aldatu] Biografia

Hermann Hoth 1885eko apirilaren 12an jaio zen Neuruppen hirian, alemaniaren ipar-ekialdean. Ofizial mediku baten seme eta militarren familia ondorengoa zenez, Hoth Alemaniaren armadan sartu zen 1904an eta Lehen Mundu Gerran hartu zuen parte.

Gerra ondoren, Hermann Hoth Weimarko armadaren ofizialen artean iraun zuen, nahiz eta armada hau urrituta izan zen oso Versallesko itunean. Geroago, Hirugarren Reich-a egin zuen armadako berrantolaketa birartean, Hoth Divisioko Generala izendatu zuten 1934aren urrian. Zenbait hilabete pasa ondoren Leignitzko 18. Infanteria Divisioaren agintaritza eskuratu zuen.

[aldatu] Bigarren Mundu Gerra

1938ko azaroaren 1ean, Teniente Generaleraino haurreratuta izan zen eta 15. Gudaloste Motorizatuaren agintaritzarekin egin zen. Honekin Poloniaren inbasioan parte hartu zuen.

Hurrengo urtean, Frantziako ofentsiban, bere 15. Panzer-korps, (5. eta 7. Panzer Divisioez osatua zegoena, azken hau Rommelen agintaritzapean), Ardenetatik Mosa ibairano aurrera egin zuen. Dinant herrian ibaia zeharkatu ondoren, Mantxako Kanalerantz abiatu zen, Corap generalaren IX. Armada suntsitzen eta Normandia eta Bretaña eskuratzen. Ofentsibaren bigarren atal batean alemaniarrak hegoaldera eragin zuten, Mosa ibaian Weygan generalaren berregindako lerroen aurka egiteko. (Weygan, Maurice Gamelin generala ordeztu zuen Frantziako armaden buruan). Ekainaren 7an Hothen eta Rommelen blindatuak Weygan lerroa hapurtu zuten, eta Forges-les-Eux iritsi ziren.

Frantziako ofentsibetan arrakasta handiak izan zituelako, Hoth Infanteriako Generala izendatu zuten 1940 urteko uztailaren 19an.

Hurrengo urtearen ekainean, Alemaniak errusiarren aurka “Barbarrossa Operazioa” jarri zuten martxan. Hermann Hoth, 3. Panzergruppearen agintaritza zituela, erdiko armada taldearen iparraldeko alobaren buruan egin zuen aurre. (erdiko armada taldeak Von Bock generala agintzen zuen). Hegoaldeko aloban, Heinz Guderian gauza bera egin zuen bere 2. Panzergruppearekin. Byalistok hirira iritisi zirenean, Hoth hegoaldera biratu zuen eta Heinz Guderian | Guderian]] Iparraldera. Itxitako poltsan Golubev generalaren 10. Armada Gorria iha osoa geratu zen harrapatuta. Operazio bera egin zuten geroago Minsken eta Vitebsken.

1941eko urrian, Hermann Hothek Carl Heinrich Von Stülpnagel generala ordeztu zuen 17. Ukrainiaren Armaden Talde buruan. 1942ko urtarrilean errusiar erasoa atzera bota zion.

Urte horretan Hoth errusiarren aurkako ofentsiba hasi zuen beste general bat ordezkatuz. Oraingoan Eric Hoepner izan zen. Hothek bere 4. Panzer Armadaren agintaritza hartu zuen eta Bryansk fronte aldera joan zen.

1942 urteko azaroaren 19an, errusiarrek Urano Operazioa jarri zuten martxan. Bost egun geroago, Friedrich Von Paulus generalaren VI. Armada osorik inguratu zuten Stalingradoko kessel (Kazola) barruan. Hegoalderantza, Von Manstein, A Armadetako Talde agintaria zela, Von Paulus laguntzea nahi zuen. Horretarako errusiar armaden artean zulo bat ireki behar zuen, handik VI. armada hornitzeko, edo gauzak okerrago jartzen baziren, armada guztia ebakuatzeko. Hermann Hoth eta bere 4. Panzer armada aukeratutak izan ziren erasoa burutzeko.

Abenduaren 12an, goizez, Hoth bere 6. eta 23. Dibisio Korazatuak jaurti zituen ipar-ekialdera; bere erasoa, Kotelnikovotik Stalingradora doan trenbidearen sektore estu batean zentratu zen. Eskuin aldean 17. Panzer dibisioa zihoan, Hothen bi dibisioen alboak gordetzen. Ezker aldean, 4. Armada errumaniarrak gordetzen zuen Hothen aurrerakada. Alemaniarren aurrean, errusiarren 126. eta 302. Infanteriako Dibisioak prestatu ziren erasoari aurre egiteko. Baina alemaniarrak hegazkin eta blindatu gehiago zituztela eta, zuloa irekitzen hazi ziren. Iluntzerakoan, Hothen 6. dibisioa Aksai ibaiaren hegoaldeko ertzera iritsita zen. 23.ak, Nebikovo herria pasatu zuen eta zenbait kilometro iparralderuntz zegoen. Hurrengo egunean, 6. Panzerdivisioa ibaia zeharkatu zuen eta beste aldean indartsu egin zen. 23. dibisioa ibaira iritsi zen Krugliakov hirian eta bai errepidea eta bai trenbidea moztu zituen. Abenduaren 14an aurre egiten jarraitu zuten alemaniarrek, eta haien aurrean Mishkova ibaia azken oztopa izango zela ematen zuen. Baina hurrengo egunean, IV. Errusiar Armada Mekanizatuarekin topatu ziren eta, berriz ere, Aksai ibai alderantz atzeratu izan behar ziren. Kessel-era ailegatzeko 35 kilometro bakarrik falta zirenean, alemaniarrak defentsibara pasa ziren, errusiarrek galera asko eragin zizkietelako. Adolf Hitlerek, Von Paulusen errusiar lerroak hapurtzeko eta Hothekin aurkitzeko baimena ez zionez emanten Viking izendatutako SS Divisio Motorizatuaren iritsiera itxaron zuen.

Gauzak horrela, abenduaren 24ean Guardia Sobietarren 2. Armada eta 51. Errusiar Armada azaldu ziren eta alemaniarrei eraso zioten. 2.ak aurretik ekin zion Kotelnikovo bidean, eta 51.ak eskumaldetik eraso zuen. Albo hau, 4. Armada Errumaniarrak gordetzen zuela, berehala desegin eta errusiarrak Verjne-Rubezhni-Tormosin-Gluboki lerrora ailegatu ziren. Hothek, bere armadak itxitak izateko arriskuan ikusi zuenez, atzera egin zuen iha 240 kilometro. VI. Armada laguntzeko operazioak porrot egin zuen.

1943ko uztailean, Hothek Kursko batailan hartu zuen parte bere 4. Panzer Armadarekin (orain bost Panzer dibisioak, motorizatutako dibisio bat eta infanteriako sei dibisioak konposatzen zituzten 4. Panzer Armada). Berriz ere Hoth Von Mansteinen agintaritzapean zegoen. Honek, Hothen eta Kempfen armadak batzean alemaniar armaden artean inoiz ikusitako indar blindatuena zeukan. Baina aurrean, Vatutin errusiar generalak sei armada osorik zabaldu zituen eta 6/5 proportzioa lortu zuen bere alde. Hala ere, Hothen aurrerakadak arrakasta izan zuen lehen aldi batean. Baina iparraldean alemaniarrek galera asko izaten ari ziren. Gainera, ingelesek eta amerikarrek Sizilia eraso zuten eta, horrela, kursko bataila, aliatuen alde inklinatu zen. Hoth atzeratu egin behar izan zen bere 4 Panzer Armadarekin berriro ere.

Kursk ondoren, Hoth zorigaiztu egin zen Hitlerren aurrean. Honek, ahal izan zuen guztia ez egiteaz salatu zion, Hothek Kiev hiria berreskuratu ezin izan zuelako. Beraz, Hitlerrek Hermann Hoth bere Führeren erreserban jarri zuen. Hala ere, gerraren azken egunetan, 1945 eko apirilean, Hoth deitu zuten, Harz mendien defentsa bururatu zezan. Han iraun zuen gerra bukatu arte.

[aldatu] Gerra ostea

Alemaniaren hondamendiaren ondoren, Hothek Nürembergen epaitu zuten, gerrako krimenez salatuta. 1948ko urriaren 27an, hamabost urtera zigortu zuten, baina sei urte geroago, Gerra Hotzaren erdian, Lansbergo kartzelatik atera zen.

Bere erretiroan, Hothek nahiko ospea eduki zuen historia militarraren idazle bezala. Goslar hirian hil zen 1971ko urtarrilaren 26an, laurogei urte zituela.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -