Gustave Flaubert
Wikipedia(e)tik
Gustave Flaubert (Erruan, Frantzia 1821eko abenduaren 12a - Croisset, Frantzia 1880ko maiatzaren 8a) idazle frantziarra izan zen.
Bere aita zirujaua izan zen eta bere ama Normandiako familia zaharrenetarikoekin zegoen senidetuta. Txikia zenean, alfertzat hartze zuten eskolan. Hala ere, hamaika urte zituenean literaturaz zaletu zen.
Zuzenbidea ikasi zuen Parisen. Victor Hugo ezagutu zuen eta berarekin bidaiatu zuen Pirinio eta Korsikatik 1840an. 1844an, ikasketak eta Paris utzi, eta Croissetera, Erruandik hurbil, bere gurasoekin bizitzeko. Han bizi zen hil arte eta han hasi zen liburuak idazten.
1846an aita eta arreba hil zitzaizkion. Beraz, Flaubertek ilobaz arduratu behar izan zuen. Aldi berean, Louise Colet olerkariarekiko maitasun-harremana hasi zuen, hamar urte iraunduko zuena. Hau izan zen bere maitasun-harremanik garrantzitsuena. Inoiz ez zen ezkondu.
Máxime du Camp lagun minarekin Bretainian zehar ibili zen 1846an. 1849an bi urteko bidaia egin zuen lagun berarekin Italia, Grezia, Egipto, Jerusalem eta Constantinoplatik. Bidaiak zirrara handia sortu zion. Handik aurrera, Parisera egindako bisita laburrak izan ezik, ez zen Croissetetik aldendu.
Bidaiatik itzultzean Madame Bovary eleberria idazten hasi zen. 56 hilabete behar izan zituen amaitzeko. Argitaratu eta gero, agintariek auzitara eraman zituzten Flaubert eta argitaletxea, moraltasunaren aurka aritzeagatik, baina errugabe atera ziren. Baudelaire, ordea, erruduntzat jo zuen auzitegi berak Les Fleurs du Mal idazteagatik.
1870eko gerran Prusiako soldaduek bere etxea okupatu zuten. Handik aurrera nerbioetako gaixotasunak sufritzen hasi zen.
1872an ama hil zitzaion. Bere egoera ekonomikoak txarrera egin zuen eta bere ilobak berataz arduratu behar izan zuen. Garai hartan, George Sandekiko adiskidetasun-harremana hasi zuen
58 urte zituenean hil egin zen Croissetten, buruko odoljario bat dela eta. Erruango hilerrian lurperatu zuten.
[aldatu] Bibliografia
- Madame Bovary (1857)
- Salammbô (1862)
- L'Éducation sentimentale (1869)
- La Tentation de Saint Antoine (1874)
- Trois contes (1877)
- Bouvard et Pécuchet (1881), hilondokoa
[aldatu] Euskaraz
- Madame Bovary (Madame Bovary) (1993). Ibaizabal argitaletxea. Itzultzailea: Patxi Apalategi