Gibraltarko itsasartea
Wikipedia(e)tik
Gibraltarko Itsasartea (arabieraz مضيق جبل طارق, gaztelaniaz Estrecho de Gibraltar) itsaso bien arteko banapena da: Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa eta baita kontinente bien arteko banapena: Europa eta Afrika. Geologikoki ere, Gibraltarko Itsasartea plaka bien arteko banapena da: Euroasiar plaka eta Afrikar Plaka.
14,4 kilometroko luzera du Espainiako Punta de Oliverosetik eta Marokokoraino (luzera gutxieneko puntua), eta 280 metroko sakonera gutxienekoa du Umbral de Camarinalen eta ia 1000 metroko sakonera handienekoa Algecirasko Badian.
Historian zehar, estrategikotzat hartutako lekua beti gatazka handiak sortu ditu: Espainia eta Marokoren artekoa Ceuta eta Melillari buruzkoa, Espainia eta Erresuma Batua artekoa Gibraltari buruzkoa, etabar. Gainera, munduan askorik ez daude hain txikia geografian eta hain handia ekonomian Gibraltar Itsasartearena muga bezalakorik.