See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Getxo - Wikipedia, entziklopedia askea.

Getxo

Wikipedia(e)tik

Getxo

BizkaiaBizkaia
{{{nongo}}} armarria
Izen ofiziala Getxo
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Uribe-Kosta
Posta-kodea 48991 - 48992 - 48993
Koordenatuak 43°21′N 3°0′W / 43.35, -3 (Getxo) Koordenatuak: 43°21′N 3°0′W / 43.35, -3 (Getxo)
Garaiera - m
Eremua 12 km2
Biztanleria 82.327 (2006)
Dentsitatea 6857,08 bizt/km2
Euskaldunak  %19,83 (2001)
Herritarra getxoztar
Alkatea Imanol Landa (EAJ)
www.getxo.net
Ikuspegia Areetatik
Ikuspegia Areetatik
Bizkaiko zubiak Getxo eta Portugalete lotzen ditu
Bizkaiko zubiak Getxo eta Portugalete lotzen ditu
Arriluzeko itsasargia
Arriluzeko itsasargia

Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilboaldea eta Uribe Kostan kokaturik dagoena. 2005. urtean ia 90.000 biztanle zituen, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena izanda.

Ibaizabaleko itsasadarraren eskuineko aldean kokatuta dago. Bilbotik 15 km.tara dago kokatuta.

Bertan aurkitzen da Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinezko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekin lotura egiten duena.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Auzoak

Getxok hainbat auzo ditu:

[aldatu] Udalerri mugakideak

Getxok honako muga hauek ditu:

[aldatu] Ingurune naturala

[aldatu] Hondartzak

Getxok hainbat hondartza ditu. Areeta auzoan Areetako hondartza aurkitzen da. Algortan bertan Ereaga eta Arrigunaga. Sopelarantz joaten Azkorri eta Barinatxe hondartzak daude. Azkeneko bi hauetan nudismoa egitea posible da. Barinatxeko hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.

Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.

[aldatu] Ibaiak

Getxok ibai bakarra du, udalerri osoa zeharkatzen duena: Gobela ibaia. Honen bukaera Leioan dago kokatuta, eta Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak.

Hori egin aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura.

Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean egiten da, itsasoratu aurretik.

[aldatu] Bestelakoak

Getxoko iparraldean Galea lurmuturra aurkitzen da. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.

[aldatu] Historia

Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertzen dira. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala garai hartan eliza eta dorretxearen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.

Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketaz XII. menderaino luza daiteke lehenengo monastegi edo tenplua. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende honetan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.

XVIII. mendearen inguruan ere Portu Zaharra sortzen da. Honen hedaduraz Algorta sortu zen. XIX. mendean Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren, Areetari sorrera emanez.

Mendearen bukaeran Txurrukak Gobela ibaia desbideratzen du eta modu honetan Neguritik jada ez zen pasatzen. Trenbidearen iritsierarekin Areetaren ondoan, baina trenbideaz bereiztuta Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.

[aldatu] Demografia

2001ean Getxok 82.732 biztanle zituen. Horietatik 39.326 gizonak (%47,53) ziren eta 43.406 emakumeak (%52,47).

Biztanleria aztertzen badugu bere adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu. Honela 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.
Biztanleria aztertzen badugu bere adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu. Honela 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.
Eboluzio demografikoa
Urtea 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001
Biztanleak 5.442 7.359 11.399 16.859 17.795 19.309 22.951 39.153 67.321 79.954 82.732

[aldatu] Banaketa administratiboa

Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:

Biztanleria barrutika (2001)
Auzoa Biztanleria Gizonezkoak Emakumezkoak
Elexalde 14.519 7.057 7.462
Areeta 28.414 13.362 15.052
Algorta 39.799 18.907 20.892

[aldatu] Politika

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Getxoko alkateen zerrenda

[aldatu] 2003ko hauteskundeak

2003ko hauteskundeetan zerrenda bozkatuena EAJ-EA koalizioa izan zen. Ezker batuarekin osatu zuen gobernua gehiengo osoz.

Alderdi politikoa Botu kopurua  % portzentaia Zinegotziak
EAJ/EA 20.923 43,39 % 11 ( EAJ 9 / Eusko Alkartasuna 2 )
PP 16.106 33,40 % 9
PSE-EE 6.355 13,18 % 3
EB 3.538 7,34 % 2
Aralar 1.294 2,68% 0
Guztira 54.213 64,50 % 25

Getxo Bizia herri plataformak 2.765 Botu lortu zituen hauteskunde hauetan. Alderdien legea dela medio ez zuen zinegotzirik izatea lortu, eta Ezker Batua-berdeak taldeak hartu zuen zinegotzia.

[aldatu] 2007ko hauteskundeak

Zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta gaur egun, berau da udal-gobernuko alderdi bakarra, PSE-EEren abstentzioa eta Ezker Batua/Aralarreko zinegotziaren botoari esker.

Alderdi politikoa Botu kopurua Zinegotziak
EAJ 13.559 10 *
PP 12.793 10 *
PSE-EE 6.113 4
EB/Aralar 2.500 1
Eusko Alkartasuna 1.538 0
Berdeak 1.286 0
Guztira 37.789 25

EAE-ANVk 3.249 botu jaso zituen, baina Alderdien legea zela medio zegozkion bi zinegotziak (*) EAJ eta PPk hartu zituzten. Hauteskunde horien ostetik, Imanol Landa da Getxoko alkate.

[aldatu] Garraiobideak

Getxora heltzeko hainbat garraiobide ezberdin daude.

[aldatu] Autobusa

Bizkaibusek kudeaturiko hainbat autobus-linea igarotzen dira udalerritik. Hauek dira linea garrantzitsuenak:

[aldatu] Metroa

Bilboko Metroak hainbat geltoki egiten ditu Getxon:

  • Areeta
  • Gobela
  • Neguri
  • Aiboa
  • Algorta
  • Bidezabal

[aldatu] Errepideak

BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria gurutzatzen du, Neguri, Algorta eta Andra Mari auzuneak igarotzen dituelarik.

[aldatu] Itsasontziak

Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan egiten du geltokia.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera [1] udalerriko biztanlegoaren %57 erdaldun elebakarra da, euskaldunak %19,3 direlarik. Geratzen den %22,8 elebidun hartzaileek osatzen dute.

Iturri beraren arabera [2] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin delarik euskaldunen ehunekoa (%9-tik %19,9ra). Dena dela, ezagupen hori ez da erabileran islatzen, biztanlegoaren %4,83ak bakarrik erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, zifra hori igoz joan dela ere ikusi da, nahiz eta hazkundea ezagupenarenaren baino apalagoa izan (1989ko %3,40 tik 1997ko %4,68ra).

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Jaialdiak eta jardunaldiak

[aldatu] Ikustekoak

[aldatu] Monumentuak

Areetako Mesedeetako Andra Maria
Areetako Mesedeetako Andra Maria

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Getxoztar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Getxoko Udala Euskara zerbitzua
  2. Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Getxo

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -