Ford
Wikipedia(e)tik
Ford Motor Company Henry Fordek 1903an sortutako AEBetako automobil ekoizlea da. Munduko hamar korporaziorik handienetan egon da azken urteotan, baina 1995tik merkatua galdu du, batez ere Toyotaren mesedetan. Konpainia honek marka asko bereganatu ditu, besteak beste Lincoln, Mercury, Jaguar, Aston Martin, Land Rover edo Volvo.
Eskala handiko ekoizpenean aitzindaria izan zen Ford enpresa, muntaketa-katea hor sortu baitzen. Henry Forden lantegi eraginkorrek, soldata handiko langileek eta prezio merkeek (1914rako Fordismo zeritzonak) ekoizpena irauli zuten.