Fiordo
Wikipedia(e)tik
Fiordoak edo fiordak glaziareek eraturiko haranak dira, kostaldeetan kokatutakoak. Ohi, estuak izaten dira, eta goitiera handiko mendiez inguraturik egoten dira. Glaziazioa oraingo itsas mailara heldu den tokietan aurkitzen dira,hala nola: Errusian, Norvegian, Islandian, Groenlandian, Finlandian, Eskoziako mendebaldeko kostaldean, Kanadako Columbia Britainiarra estatuan, Txile hegoaldean, Alaskako (AEB) hego eta mendebaldeko kostaldean, Ternuako mendebaldeko kostaldean eta Zeelanda Berriko hego-mendebaldean.
[aldatu] Fiordo handienak
Munduko luzeena, Scoresby Sund da, 350 kilometroko luzerarekin. Munduko bigarrena eta Norvegiako lehena, Sognefjörd izenekoa da, 204 kilometroko luzerarekin.