Esne
Wikipedia(e)tik
Esnea ugaztun emeen ugatzek sortzen duten likido zuri elikagarria da. Behiek, txakurrek, katuek eta gizakiek, esate baterako. Bere funtzio garrantzitsuena, kumeak elikatzea da, hauek beste motatako elikagaiak liseritzeko gai izan arte.
Etxe-abereen esnea oinarrizko elikagai arrunta da giza zibilizazio gehienetan. Ohikoena behi esnea izan arren, beste ugaztun batzuena ere kontsumitzen da, hala nola, ardiarena, ahuntzarena, behorrarena, gamelu emearena eta abar.
Bestelako produktuak egiteko ere erabiltzen da, hala nola gazta, yogurra eta mamia.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |